Klasean ikusi dugun dokumental honek zeresan ugari izan du hezkuntzaren munduan. Izan ere, egungo hezkuntza-sistema gogor kritikatzen du.
Lehenik eta behin, Konpetentzian oinarritutako hezkuntza-sistema dela, non kalifikazio-notek bi multzotan sailkatzen dituzten ikasleak: irabazleak eta galtzaileak, azkarrak eta tontoak. Ondorioz, materialismoa eta indibidualismoa bultzatzen dira, diskurtso teorikoa eta praktika bat ez datozela. Izan ere, teorian denok dakigu zein balore ponpoxo predikatzen diren.
Gainera, hezkuntza-sistema obedientzian oinarrituta dagoela esaten du, eta hori indartzeko XVIII. mendera egiten du atzera. Despotismo ilustratuaren garaian sortu zen gaur egun ezagutzen dugun hezkuntza, herritarren iraultzak ekidin eta obedientzia lortzeko, “dena herriarentzat baina herriarekin kontatu gabe” lemapean. Obedientzia horren ondorioz, hezkuntza automatak sortzeko prozesu mekaniko bat besterik ez dela argudiatzen da dokumentalean, kontrol soziala bermatzeko. Prozesu mekanikoaren bitartez batetik, gaixo dagoen sistemarako langile fidelak “fabrikatu” nahi dira, eta bestetik, kulturaren garapena ezabatu nahi da. Honela, gizartearen garapena ataskatzen da, beheko klaseak goikoetara iritsi ezin direla. Horren adierazle LEP-en entrebistatua den aditu baten dioenean: “Al sistema no le interesa el individuo”.
Bestalde, umeekin tratatzean beste jokaera baten beharra nabarmentzen da. Besteak beste, sentimenduei, interakzionismoari… garrantzia emanez. Obedientziaren kateak hautsi eta haurren irudimenari askatasuna eman behar omen zaio: “el ser humano se construye a sí mismo”zitak laburtzen duenez. Era berean jarduera teorikoak baztertu eta praktikoak bultzatu behar dirala esaten da.
Egia esateko, ezin ukatu dokumentalean idealizatzen den hezkuntza-sistema alternatiboa erakargarria ez denik baina, baditu aurkakoak (hemen). Ni pertsonalki bat nator artikulu honekin. Dokumentalean aurkezten zaigun hezkuntza-sistema arriskutsua dela uste dut (deseskolarizazioa bultza dezake). Uste dut XXI.mendekoari baino, XX. mendeko hezkuntzari egiten zaion kritika bat dela, hezkuntzak izan duen garapenaren jabe ez delarik. Halere, baliteke hezkuntza-sistema batzuk arestian aipatutako akatsez josiak egotea, baina ez da zilegi denak zaku berean metatzea. Azken finean, dokumentalak egiten dituen kritiketatik salbu da hezkuntza publikoa, eta aurkezten zaizkigun “berrikuntza” gehienak jada txertatuak dauzka. Eta ez zait iruditzen beharrezkotzat jotzen dituen baloreen (maitasuna, kooperazioa, praktikotasuna, irudimena…) faltarik duenik.
Hala ere, ekarpen interesgarriren bat egiteko aukera balego nik neure partetik ateak irekitzen dizkiot, baina hortik hezkuntza-sistema eraisteraino badago aldea.
Ondo egongo litzateke, Alex, nik eta filmak esandakoetatik haratago joatea; zuk zure bilaketa pertsonala egitea. Dokumentaleko sistemaren bat erakarri egin zaizula? Ba, bilatu eta gehiago ikasi (eta erakutsi iezaguzu). XX. gizaldiko hezkuntzaz baino XXI.ekoaz hitz egin behar genukeela? Ba, egin ezazu; bilatu lorpenak eta nabarmendu eta aztertu arazoak.
ErantzunEzabatu