2013(e)ko irailaren 29(a), igandea

ESKOLA TXIKIAK



Gaurkoan Gipuzkoako eskola txikien weborriarekin gatozkizue. Eskola hauetan ume kopuru txikia izaten dute, normalean 100 baino gutxiago eta landa inguruan egoten dira kokaturik. Gelan ume kopuru gutxi  eta adin desberdinetakoak izaten dira, beraz, kooperantzia eta interakzionismoa sustatzen dira, denontzat aberasgarria dena. Gainera, irakasleak herri berekoak izaten direnez tratu hobea dute ikasleekin. Gure taldeko inork ez du horrelako heziketarik jaso eta oso interesgarria iruditzen zaigu eskola txikiek duten hezteko modua. Weborri honetan, eskola txikien informazio bikaina aurki dezakegu: Non daude eskola horiek, nola dauden antolaturik, gurasoek egiten dituzten kudeaketak… beste hezkuntza mota bat posible delako!



1 iruzkin:

  1. Ikasle kopuru bakarra egongo da! Txikia berori, hori bai.
    Web orrian informazioa dagoela esan beharrean, esan behar zenuke zein informazio interesgarri dagoen eta zertarako balio diezazukeen zuri (lehenengo maila batean) eta irakurleari (bigarrenean). Hau da, web orria begiratuta baino, irakurrita izan behar zenukeen, barruan dituen gauza interesgarriak nabarmentzeko.

    ErantzunEzabatu