2013(e)ko abenduaren 17(a), asteartea

IRAKASLE FUNTZIOAN IKASI DUDANA




Irakasle Funtzioa irakasgaian, hainbat atal aztertu eta landu ditugu. Lehenik eta behin, blog-aren erabilpena azpimarratuko nuke. Bidalitako lanez at, astero bi sarrera egin behar genituen blogera guk nahi genituen gaiak hartuz. Nire kasuan,ipuinak, antzerkia eta dantza, adimen emozionala, hezkuntza motak, eskola txikiak… izan dira gai nagusiak. Sarrera hauen helburua, guk nahi izan ditugun gaiak hartu eta hezkuntzan izan dezaketen garrantzia aztertzea zen. Horrela, ikasgaiez kanpo ere beste baliabideekin gure formakuntza hobetzen ikasi dugu.

Bigarrenik, 2007ko eta 2010eko hezkuntza legeak aztertu genituen taldean, bi gobernu buru bi legedi desberdin. Horren inguruan 10 legediren aldaketak irakurri, aztertu eta azaldu genituen taldeetan. Beste taldekoek, LOE/LOMCE-ren legeak azaldu zizkiguten eta bukatzeko ikasi genuena idatzi genuen. Erabilitako motodologia dialogoa izan zen eta egian esan, azaldutakoa eta galderekin hainbat jabetza barneratu nituen.

Hirugarrenik, ikasgai honetan egin genituen beste bi jarduera azalduko ditut. Bata, ¨Pigmalion efektua¨izan zen eta horretarako artikulu bat irakurri genuen klasean, gero hori aztertuz. Bertan zioenez, irakasleak haurrarekiko duen aurre ikuspegiak berebiziko eragin zuzena du ikaslearen formakuntzan. Positiboa zein negatiboa izan daiteke eta horren aurrean, gu irakasle izango garenez gure aurreiritziak alde batera utzi beharko genituzke, zaila izan arren. Bestea, ikusi genuen dokumental batetan dago oinarriturik ¨ La educaciĆ³n prohibida ¨. Dokumental honekin gaur egun dugun hezkuntza nolakoa den ikusten lagundu dit, zein arazo dituen oraindik gainditzeke eta beste hezkuntza alternatiboak ezagutuz.

Hauez gain, irakasle miresgarri bati elkarrizketa bat egin behar genion 45bat minutuz. Bertan lehenagotik prestaturik geneuzkan galderak bota genizkion eta hark erantzun, esan beharra dago oso gustura egon nintzela elkarrizketan. Irakasleak erakutsi zidan, irakasle izateak badituela alde positibo zein negatiboak. Beti egon behar garela guztia emateko prest, guk ditugun ezagutzez haratago ere asko ikas genezakeela eta ematen dugun horrek fruituak dakartzala. Baina, irakasle kritiko izanez gero arazoak ekar ditzakeela ohartarazi zidan. Gero  ikasi genuena idatzi eta mapa kontzeptual bat egin genuen.

Bestalde, etengabeko formakuntzan gai bat lantzeko esan zitzaigun eta guk adimen emozionalen inguruan egin genuen. Gaiari buruz informazioa bildu, hori kudeatu, paper horma bat egin eta klase kideei azaldu genien. Honetaz gain, bullyng-a, bakerako hezkuntza, zigorrak, autoestima eta integrazioa azaldu zizkidaten beste kideek. Hauek entzun ostean, ikasi genuenaz idatzi genuen. Gure azalpenaren inguruan, errugbrik bat egin eta auto ebaluatu ginen.

Bukatzeko, bakarkako tutoretza izan zen geure azken atala. Honen inguruan, gurasoekin edukiko ditugun bileren garrantziaz ohartu gara. Horretarako, haur baten fitxa akademikoa, bere zailtasunak, beste irakasleen oharrak… eta abar kontutan hartzeaz gain, bere kanpo bizitza kontutan hartu behar dela ikasi dugu. Ez dela soilik notetan begiratu behar. Hori guztia egin ostean. Roll-playing bat egin genuen eta azkenik auto kritika. Bideoan egin duguna eta hurrengorako hobetzeko dagoena ipiniz.

Honekin guztiarekin irakasle izango naizenez, balio izatea espero dut. Gai batzuk gehiago ikasteaz gain, talde lan on bat egiten ikasi dut. Bakoitzak berea emanez, adostasun batetara eldu eta lan txukun batzuk egiten( bueno, edo ahal genuen txukunena). Oso gustura egon naiz.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina