Irakasle Funtzio arlotik ikasi dudan lehenengo gauza taldeko lanen ingurukoa da. Izan ere, arlo honi esker taldeko laneko funtzionamenduari buruz gehiago ikasi dut eta baita bakoitzak egin dezakeen ekarpena egitea. Gainera, hau etorkizunean baliagarria izango dela iruditzen zait, bai irakasle moduan lana egiten hasten banaiz eta baita horretara iristeko bidean ere.
Honez gain, Euskal Herriko 2007 eta 2010eko dekretuei eta LOE/LOMCE legeei dagokienez, oso nabaria da politikak hezkuntzan duen eragin handia, gehiegizkoa batzuetan, beraz, hezkuntzan dagoen dimentsio politikoa zein handia dan konturatu naiz.
Bestalde, interesgarria iruditu zait irakasle miresgarriari egin genion elkarrizketa, etorkizun batean bera bezalakoak izatera iritsi nahi badugu, bere pentsamenduak, kezkak, beldurrak, gauza on/txarrak… zeintzuk diren jakitea beharrezkoa dela iruditzen baitzait. Honez gain, argi geratu zait, bai irakasle honekin egindako elkarrizketan eta “Pigmalion efektua” testua irakurri genuenean, zein garrantzitsua den irakasleak espektatiba handiak edukitzea ikasleengan, horrela euren emaitza akademikoa hobetzen baita, eta oraindik garrantzitsuagoa dena, euren garapenak azkarrago egiten du aurrera.
Gainera, gure taldeak adimen emozionalaren inguruko lana garatu genuen, eta hau hezkuntzan lantzeak duen garrantzia berebizikoa dela ikasi dut. Lan hau egin baino lehen, ez neukan pentsatua zein garrantzitsua den ikaskuntzan, baina konturatu naiz bai bizitzan eta bai hezkuntzan beharrezkoak direla. Izan ere, bizitzan arrakasta lortzeko, emozioak garatuta izatea behar-beharrezkoa da. Honen ondorioz, gainera, emaitza akademikoak hobetzeaz gain, besteekin harremanak izateko erraztasuna areagotu egiten da eta baita bizi kalitate fisiko eta emozional hobea.
Azkenik, irakasleak hiru-hilabetero ikasle guztien gurasoekin egin behar dituen bileraz hitz egingo dut, hau izan baita, agian, denbora gehien dedikatu diogun lana eta interesgarria izan dela iruditu zait. Gure taldeari, bakarkako bilera tokatu zitzaigun eta lan hau nola bideratu behar den ikasi dut, pentsatzen nuena baino lan handiagoa baita. Izan ere, lan hau egin baino lehenago ez nuen sekula pentsatu horrelako bilera bat egiteko zenbait gauza hartu behar diren kontuan, haurraren jarrera eta nota akademikoez gain, familiaren testuingurua nolakoa den ezagutzea, euroi nola zuzendu jakitea, umeak dituen arazoei konponbidea aurkitzea… beharrezkoa baita. Honen ondorioz, etorkizunean baliagarriak izango zaizkidan gauzak ikasi ditudala iruditu zait. Gainera, bideo bat grabatu genuen, hau baliagarria izan zen bertan irakasleak egin zituen gauza onak azpimarratzeaz gain, zein gauza egin behar ez diren konturatzeko.

Egin duzun kontzeptu mapa ezin dut ondo irakurri. Zer esan behar duen aurre ikusten dudanean uler dezaket (edo hori uste dut), baina sorprendituko nindukezunetan ezer ezin ulertu.
ErantzunEzabatuOker ez banago, Bubler-edo erabiliko zenuen. Horrek originalera estekatzeko aukera ematen duela uste dut.