2013(e)ko abenduaren 14(a), larunbata

LAUHILABETEAN ZEHAR IKASITAKOAK


Lehen lauhilekoan Irakaskuntza-funtzioan etorkizuneko irakasle lanbidean trebatzen jardun dugu, irakasle-lanbidearen esanahia, inplikazioa eta eginkizun profesionalean garatu beharreko gaitasunak lantzeko asmoz. Lanbideak eskatzen dituen konplexutasun eta erantzukizunez jabetzen ere saiatu gara. Helburu hauek betetzeko, hainbat jardueraz baliatu gara.

 Lehen egunetan, egungo hezkuntza-sistema kokatu eta ikuspegi bat izateko Espainiako (LOE eta LOMCE) eta, batez ere, Euskal Autonomi Erkidegoko hezkuntza-legeak aztertu genituen. Bakoitzaren ezaugarri aipagarrienak ikasteaz gain, hezkuntzak dimentsio politikoa duela ohartzeko balio izan zidan, eta era berean, hausnarketa eta ikuskera kritikoa garatzeko balio izan dit. “La EducaciĆ³n Prohibida” dokumentalak egungo hezkuntza sistemaren gabeziak azaleratu eta pedagogia eta metodologia alternatiboen aurkezpena egiten du, eta honek ere kritikotasuna lantzen lagundu dit.

Irakasle miresgarriari egindako elkarrizketak irakaslearen azaletik lanbidea nolakoa den ikusteko aukera eman dit. Labur, irakaskuntzan aritzea beharrezkoa, emankorra, pozgarria eta zaila dela ikusi ahal izan dut, eta bestetik, irakasle ona izateko zein ezaugarri diren beharrezko ondorioztatu dut: enpatia, pazientzia, irudimena eta ilusioa. Hau da, izaera profesionalari buruzko lehen ikuspuntua eratzen lagundu dit.

Arestian esan dut lanbidea ez dela batere erraza, besteak beste iraskasle-ikasle hartu emana ezartzerako garaian. Pigmaleon efektuak erakutsi didanez, berebiziko garrantzia dute irakasleak aurreiritziz ezartzen dituen espektatibek, eragin positiboa nahiz negatiboa izan dezakete eta haurrarengan. Honen harira, ikasle guztiak ezberdinak direla abiapuntu izanda, denak inplikazio berdinarekin tratatu behar direla deritzot. Irakasle jarduera justuagoa izango da aurreiritziek haurrari garapena oztopatzen ez badiote.

Tutoretza-planen inguruan ere aritu gara, irakaslearen zereginak ezagutu eta landuz. Heziketa integral bat emateko curriculum ofizialaren barnean egituratzen den edukien, jarraipen eta orientazio ekintzak dira, ikasleak identitate propio eta autokontziente bat eraikitzea xede duena. Horretarako irakaslearen eginbeharra aholkularitza, jarraipena, orientazioa, autonomia bultzatzea… da.

Hezkuntza integrala lortzeko familia eta irakasleen elkarlana ere beharrezkoa da, eta hori bileren bitartez burutu daiteke. Bilera hauek bakarka eta taldeka egiten dira, eta hauen inguruan sakontzeko “roll-playing” bat egin genuen. Dokumentazioa (gidoia, familia fitxa, notak irakaslegoaren txostena) eta irakaslearen jarrera (gertukoa, enpatikoa, zuzentzailea, ez zuzentzailea… landu behar izan ditugu, gure bilera prestatzerako garaian.

Irakaslea etengabeko formazioan egon behar dutela kontuan izanik, guk ere bide horretatik jo dugu. Adimen emozionala aztertu, ikertu eta horma irudi baten bidez esposizioa prestatu genuen. Beste taldekoek “bulling”, zigor, bakerako hezkuntza eta autoestima gaiak landu zituzten. Hauek guztiek eskolan duten garrantziaz jabetu ahal izan dugu, eta horien inguruan hobekuntzak planteatu eta hausnartu. Irakasle papera esposizio garaian ez ezik, gure ikaskideak ikasle bezela ebaluatzean hartu behar izan dugu, irakaslearen zeregin bat izaki. Horretarako errubrika batez baliatu ginen. Honen bidez, kalifikazio eta ebaluazioa lantzeko aukera izan dut.

Amaitzeko, zeharka bada ere, lauhilekoan zehar burututako talde lanen bitartez lankidetzan eta kooperazioan lan egiten ikasi dut. Baita ere, informazioa bilatu, aztertu eta erabiltzeko teknikez jabetu nahiz. Espero dut ikasgai guzti hauek etorkizuneko irakasle lanbiderako baliagarriak izatea, eta horiek sakondu eta hobetzea.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina