2013(e)ko irailaren 29(a), igandea

ESKOLA TXIKIAK



Gaurkoan Gipuzkoako eskola txikien weborriarekin gatozkizue. Eskola hauetan ume kopuru txikia izaten dute, normalean 100 baino gutxiago eta landa inguruan egoten dira kokaturik. Gelan ume kopuru gutxi  eta adin desberdinetakoak izaten dira, beraz, kooperantzia eta interakzionismoa sustatzen dira, denontzat aberasgarria dena. Gainera, irakasleak herri berekoak izaten direnez tratu hobea dute ikasleekin. Gure taldeko inork ez du horrelako heziketarik jaso eta oso interesgarria iruditzen zaigu eskola txikiek duten hezteko modua. Weborri honetan, eskola txikien informazio bikaina aurki dezakegu: Non daude eskola horiek, nola dauden antolaturik, gurasoek egiten dituzten kudeaketak… beste hezkuntza mota bat posible delako!



“LA EDUCACIÓN PROHIBIDA”REN INGURUAN


Klasean ikusi dugun dokumental honek zeresan ugari izan du hezkuntzaren munduan. Izan ere, egungo hezkuntza-sistema gogor kritikatzen du.



Lehenik eta behin, Konpetentzian oinarritutako hezkuntza-sistema dela, non kalifikazio-notek bi multzotan sailkatzen dituzten ikasleak: irabazleak eta galtzaileak, azkarrak eta tontoak. Ondorioz, materialismoa eta indibidualismoa bultzatzen dira, diskurtso teorikoa eta praktika bat ez datozela. Izan ere, teorian denok dakigu zein balore ponpoxo predikatzen diren.

Gainera, hezkuntza-sistema obedientzian oinarrituta dagoela esaten du, eta hori indartzeko XVIII. mendera egiten du atzera. Despotismo ilustratuaren garaian sortu zen gaur egun ezagutzen dugun hezkuntza, herritarren iraultzak ekidin eta obedientzia lortzeko, “dena herriarentzat baina herriarekin kontatu gabe” lemapean. Obedientzia horren ondorioz, hezkuntza automatak sortzeko prozesu mekaniko bat besterik ez dela argudiatzen da dokumentalean, kontrol soziala bermatzeko. Prozesu mekanikoaren bitartez batetik, gaixo dagoen sistemarako langile fidelak “fabrikatu” nahi dira, eta bestetik, kulturaren garapena ezabatu nahi da. Honela, gizartearen garapena ataskatzen da, beheko klaseak goikoetara iritsi ezin direla. Horren adierazle LEP-en entrebistatua den aditu baten dioenean: “Al sistema no le interesa el individuo”.

Bestalde, umeekin tratatzean beste jokaera baten beharra nabarmentzen da. Besteak beste, sentimenduei, interakzionismoari… garrantzia emanez. Obedientziaren kateak hautsi eta haurren irudimenari askatasuna eman behar omen zaio: “el ser humano se construye a sí mismo”zitak laburtzen duenez. Era berean jarduera teorikoak baztertu eta praktikoak bultzatu behar dirala esaten da.

Egia esateko, ezin ukatu dokumentalean idealizatzen den hezkuntza-sistema alternatiboa erakargarria ez denik baina, baditu aurkakoak (hemen). Ni pertsonalki bat nator artikulu honekin. Dokumentalean aurkezten zaigun hezkuntza-sistema arriskutsua dela uste dut (deseskolarizazioa bultza dezake). Uste dut XXI.mendekoari baino, XX. mendeko hezkuntzari egiten zaion kritika bat dela, hezkuntzak izan duen garapenaren jabe ez delarik. Halere, baliteke hezkuntza-sistema batzuk arestian aipatutako akatsez josiak egotea, baina ez da zilegi denak zaku berean metatzea. Azken finean, dokumentalak egiten dituen kritiketatik salbu da hezkuntza publikoa, eta aurkezten zaizkigun “berrikuntza” gehienak jada txertatuak dauzka. Eta ez zait iruditzen beharrezkotzat jotzen dituen baloreen (maitasuna, kooperazioa, praktikotasuna, irudimena…) faltarik duenik.

Hala ere, ekarpen interesgarriren bat egiteko aukera balego nik neure partetik ateak irekitzen dizkiot, baina hortik hezkuntza-sistema eraisteraino badago aldea.

2013(e)ko irailaren 23(a), astelehena

Geletako Aniztasuna


Jakina da gaur egungo gizarteak duen aniztasun kultural, politiko eta erlijiosoa. Azken finean ikastetxeetako gelak gizartearen isla besterik ez dira. Ondorioz,  geletako dibertsitatearen jabe izan behar dugu bai oraingo bai etorkizuneko irakasleek, ikasleek, guraso eta instituzioek, eta inongo aurreiritzirik gabe konbibitzen jakin behar dugu. Dudarik gabe, haurrek zein helduek izan dezakegun ikasbide onena.

Finlandiako hezkuntza sistemaren arrakastaren zergatiak


Finlandiako hezkuntza sistemaren eraginkortasuna aski ezaguna da. Datu eta estatistikak hor daude, ez dute gezurrik esaten. Horren adibide haur finlandiarrek PISA-k (Programa Internacional para la Evaluación de Estudiantes) burututako informean emaitza onena erdietsi zutela. Beraz,Finlandiako hezkuntza ereduaren arrakastaren zergatiak jakinda, zergatik ez erreferentziatzat hartu? Tarteko interes politikoek hezkuntzak baino garrantzia gehiago du hemen. Hain zuzen ere finlandiar ereduaren arrakastaren gakoetako bat, landu beharrekoa.

Pirritx, Porrotx eta Mari Motots


Hementxe uzten dizuegu gure lehen argazkia. Bertan nabarmendu nahi duguna umeak hezteko modu  ezberdin bat da, izan ere, hezkuntza ez da soilik ikastetxeetan gauzatzen, horrez gain umeek modu dibertigarri eta jostagarri batean ere gauza ezberdin asko ikas baititzakete. Honen adibide dira Pirritx Porrotx eta Mari Motots, 80. Hamarkadaren amaieratik umeei irribarrea sorrarazten ari direnak Euskal Herriko plaza eta ikastetxe gehientsuenetan. Honez gain, 1992. urteaz geroztik 20 disko inguru atera dituzte, denak arrakastatsuak izan direlarik. Gainera, pailazo hauek umeak hezteaz gain, beraien ekitaldietan guretzat hain garrantzitsua den euskara sustatzea ere badute helburu, horrela umeek euren ezpainetan hizkuntza hau eduki dezaten.

Nafarroa Oinez 13´ GUTXI BARRU!!!

Bideoklip hau aukeratu dugu, urtero Nafarroa Oinezeko ekitaldi honek Ikastolei diru-laguntzak ematea duelako helburu, eta honez gain, baita euskara sustatzea ere. 1981ean Altsasun sortu zen subentzio ezagatik. Mugimenduak izugarrizko arrakasta izan zuen eta gaur egun ere, izugarrizko arrakasta du, horren adibide da egun horretara aurkezten den pertsona kopurua (2012an 100.000).
Euskal Herrian badira beste horrelako ekitaldiak; Bizkaian IBILALDIA, Gipuzkoan KILOMETROAK, Araban ARABA EUSKARAZ eta Iparraldean HERRI URRATS.
Aurten, Nafarroa Oinez Tuteran ospatuko da urriaren 20an, eta hauek dira dauden trenak bertara iristeko. Apunta zaitezte!
Ikastolei lagundu behar zaie, eta horretarako zure laguntza behar dugu! Zu bazatoz gehiago izango gara, baina kuadrila ekartzen baduzu jendetza izango gara!
Anima zaitezte! Kriston esperientzia izango da!


Hemen uzten dizuet Nafarroa Oinez 13´-ren abestia. Ikusi eta ikasi!