Amaia Aranguren etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Amaia Aranguren etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2013(e)ko abenduaren 16(a), astelehena

Irakasle Funtzioan ikasitakoa



Irakasle Funtzio arlotik ikasi dudan lehenengo gauza taldeko lanen ingurukoa da. Izan ere, arlo honi esker taldeko laneko funtzionamenduari buruz gehiago ikasi dut eta baita bakoitzak egin dezakeen ekarpena egitea. Gainera, hau etorkizunean baliagarria izango dela iruditzen zait, bai irakasle moduan lana egiten hasten banaiz eta baita horretara iristeko bidean ere.

Honez gain, Euskal Herriko 2007 eta 2010eko dekretuei eta LOE/LOMCE legeei dagokienez, oso nabaria da politikak hezkuntzan duen eragin handia, gehiegizkoa batzuetan, beraz, hezkuntzan dagoen dimentsio politikoa zein handia dan konturatu naiz.

Bestalde, interesgarria iruditu zait irakasle miresgarriari egin genion elkarrizketa, etorkizun batean bera bezalakoak izatera iritsi nahi badugu, bere pentsamenduak, kezkak, beldurrak, gauza on/txarrak… zeintzuk diren jakitea beharrezkoa dela iruditzen baitzait. Honez gain, argi geratu zait, bai irakasle honekin egindako elkarrizketan eta “Pigmalion efektua” testua irakurri genuenean, zein garrantzitsua den irakasleak espektatiba handiak edukitzea ikasleengan, horrela euren emaitza akademikoa hobetzen baita, eta oraindik garrantzitsuagoa dena, euren garapenak azkarrago egiten du aurrera.

Gainera, gure taldeak adimen emozionalaren inguruko lana garatu genuen, eta hau hezkuntzan lantzeak duen garrantzia berebizikoa dela ikasi dut. Lan hau egin baino lehen, ez neukan pentsatua zein garrantzitsua den ikaskuntzan, baina konturatu naiz bai bizitzan eta bai hezkuntzan beharrezkoak direla. Izan ere, bizitzan arrakasta lortzeko, emozioak garatuta izatea behar-beharrezkoa da. Honen ondorioz, gainera, emaitza akademikoak hobetzeaz gain, besteekin harremanak izateko erraztasuna areagotu egiten da eta baita bizi kalitate fisiko eta emozional hobea.

Azkenik, irakasleak hiru-hilabetero ikasle guztien gurasoekin egin behar dituen bileraz hitz egingo dut, hau izan baita, agian, denbora gehien dedikatu diogun lana eta interesgarria izan dela iruditu zait. Gure taldeari, bakarkako bilera tokatu zitzaigun eta lan hau nola bideratu behar den ikasi dut, pentsatzen nuena baino lan handiagoa baita. Izan ere, lan hau egin baino lehenago ez nuen sekula pentsatu horrelako bilera bat egiteko zenbait gauza hartu behar diren kontuan, haurraren jarrera eta nota akademikoez gain, familiaren testuingurua nolakoa den ezagutzea, euroi nola zuzendu jakitea, umeak dituen arazoei konponbidea aurkitzea… beharrezkoa baita. Honen ondorioz, etorkizunean baliagarriak izango zaizkidan gauzak ikasi ditudala iruditu zait. Gainera, bideo bat grabatu genuen, hau baliagarria izan zen bertan irakasleak egin zituen gauza onak azpimarratzeaz gain, zein gauza egin behar ez diren konturatzeko.

2013(e)ko azaroaren 16(a), larunbata

Erasmus bekak, arriskuan?

 


 Egun on! Gaurkoan Erasmus programaren inguruan ibiliko gara hizketan, izan ere, arriskuan egon daitezkela zabaldu da hedabideetan. Erasmusi esker, unibertsitateetako ikasleak euren ikasketen zati bat atzerrian egiteko aukera izaten dute eta horretarako, diru-laguntzak izatea beharrezkoa da. Baina, orain dela gutxi, krisi ekonomikoa dela eta, aurriskuan egon daitezken zurrumurrua zabaldu da.
 
Gauza da, Europako Batasuna Erasmus bekak ordaintzeko ditu geratzeko zorian dago eta aditzear eman dutenez, ezinbestekoa da aurrekontua murriztea. Unibertsitateak berria ezustekoan jaso zuen eta ikasleak kezkatuta agertu ziren, euren ikasketak atzerrian egiteko ideia bertan behera geratu batitzen, eta egun kaotikoak izan ziren, jendeak ez zekielako zer gertatu behar zen honen inguruan. Hala ere, Unibertsitatea garbi utzi zuen, 2013-2013ko ikasturteko diru laguntzak guztiz ziurtatuta daudela, izan ere, EBk diru laguntzen %80a ikasturtea hasi aurretik ematen die Unibertsitateari eta hori dagoeneko esku artean dute. Hala ere, nahiz eta diru laguntza hau bermatuta izan, hurrengo urteko laguntzekin datos zalantzak. Inork ez daki zer gertatuko den, galderak egin arren, ez baita erantzunik jasotzen.
 
Dena den, beldurrak beldur, unibertsitateko ardunadunaren arabera, ikasleen arteko nazioartean mugitzeko aukera ez dago arriskuan, hau da, egoera ez da hain larria bestelako diru iturriak ere badaudelako. Gainera, atzerrira joate hori, ezinbesteko esperientziataz jotzen dute, etxetik knapo, cultura desberdin batean bizitzeko aukera baita eta hau beti aberasgarria baita. Horrela, persona guztien pentsamoldea zabaltzen da, hizkuntza berriak ere ikasten edo bakoitzaren maila hobetzen den bitartean.
 


2013(e)ko azaroaren 2(a), larunbata

ADIMEN EMOZIONALA, BIZITZAN ETA HEZKUNTZAN BEHARREZKO

Adimen emozionala gure sentimendu eta emozioen kudeaketaz arduratzen da, bizitzarako, behar-beharrezko gaitasuna. Adimen koziente altua edukitzeak ez dizkizu pertsonen arteko harreman onak bermatzen, eta prestigio eta zoriontasun bermerik ere ez du ematen. Enpatiak, norberarenganako konfiantzak... ordea bai. Ezin uka daiteke bizitza emozionala irmotasun handiagoz edo gutxiagoz garatu eta finkatu daitezkeen trebetasunez osatua dagoela. Horren nagusitasunak mugatuko du bizitzan aurrera egitea edo geldirik geratzea eragiten duen motibo nagusia. Daniel golemanek adimen emozionala bizitzako arrakastaren (edo porrotaren) giltza zela esan zuen eta H. Gadner-en Adimen Anitzen Teoriak dio arrakastaren %80 emozioei dagokiela.

Adimen emozionala sentimenduen, nortasunaren eta bulkada moralaren lotura bihurtzen da. Ezin dugu ahaztu bulkada emozioaren ibilgailua dela eta bulkada guztien funtsa ekintza bultzatzen duen sentimendu hedakorrean dagoela. Autokontrolik ez duten pertsonak eta bulkaden menpe daudenak urritasun moralean murgildurik egoten dira (analfabetismo emozionala). Egokitzapen arazoak izaten dituzte eta honek kalte larriak dakartza: drogen-kontsumoa, indarkeria, haurduntza goiztiarra, suizidioak... 

Bizitzarako bezain garrantzitsua da hezkuntzan gaitasun hau garatua izatea, izan ere, jakin emozioak eta estrategia emozionalak irakatsi eta ikasi egiten direla. Eskolak haurrari egiten dion ekarpen nagusiena hau da: bere abilezia pertsonalak osotasunean garatuko diren lekua aurkitzen du, non asebeterik eta prest sentituko diren. Adimen emozionalaren muina sentimendu bat agertzen den unean bertan ezagutzeko gaitasuna da. Gaitasun hori funtsezkoa da geure burua ezagutzeko eta segurtasuna izateko.

Batetik, emozioak kontrolatzeko gaitasuna ematen du. Autokontrol horren abitartez tentsio desatseginetatik aska gaitezke, eta egoera latzei aurre egiteko eta konpontzeko gaitasuna igo egiten da (AE intrapertsonala). Gainera, besteen emozioak ezagutzen laguntzen du. Pertsonen arteko harremanak hobetzeko herri gaitasuna barneratzen du (enpatia). Erlazio sozialak ugaritzea ahalbidetzen du eta hainbat aktibitate profesional garatzeko gaitzen du (AE interpersonala). Aldi berean, sistema kognitiboak, afektiboak eta portaerazkoak indartzen ditu. azkenik erlazioen kontrolean eragina du. Besteen emozioekin sintonizatzeko eta erlazionatzeko abilezia. Honen barnean sartzen dira ospea, lidergoa eta eraginkortasun interpertsonala.

Hauek dira adimen emozionalak ahalbidetzen dituen gaitasunak: Ongizate pertsonala, pertsona arduratsu, konprometitu eta kooperatiboa izatea eta bizi kalitate fisiko eta emozionala hobetuz zoriontsuago izatea. Honek azken finean laneko arrakasta dakar. Ikasleen emaitzak hobetu eta motibazioa lantzen dira, baita ikasleen arteko harremanak. Sentimendu negatiboek ez dute lekurik, horrela, eskola porrota, ikasteko zailtasunak, ikaskideen harreman zailtasunak, ikasketak goiz uztea... bezalako arazoak ekidin daitezke. Gainera, 

Irakasleari dagokionez, ere bere funtzioan inteligentzia emozionalak eragin handia du. Ikasleen inteligentzia emozionala landu eta garatzeko, irakasleak ere berea landua izan behar du. Horrela, afektuak, espektatibek (Pigmaleon efektuan ikusi genuen bezala) eta motibazioak berebiziko garrantzia dute. Beraz, ikasle-irakasle interakzioa emankorra da bi aldeentzako. Garrantzitsua da haurren emozioei erreparatzea. Emozio horietan baitago beraien jokaera ulertzeko giltza. Horretarako, Emozioak landu egin behar baitira, beste ikaskideak eta irakasleak ongi ulertu eta adierazteko.

Gai honen inguruan, generoaren arabera adimen emozionalaren gaitasuna gehiago ala gutxiago garatua dagoela. Tradizionalki, esan ohi da emakumeak sozializatzen zirela haien garapen emozionalari prioritatea ematen ziotelako eta hobeak direla emozioak ulertzen eta haien maneiamenduan. Hainbat ikerketa egin dira baieztatzeko hipotesi hori, baina ez dira nahiko ikerketa eta ondorio, konklusio firme batera iristeko. Sexu aferatik haratago joan beharra dago, estereotipoak gutxiagotuz.

Adimen emozionalaren garrantzia zein den jakinda, oraindik ere klaseetan oso gutxi lantzen den gaitasuna da, eta gizabanakoaren formazio integralerako behar-beharrezkoa.

Adimen emozionalean sakontzeko erabilitako iturriak hemen, hemen, hemen, hemen eta hemen

2013(e)ko urriaren 29(a), asteartea

HARREMAN SOZIALEN ADIMEN EMOZIONALA ZERGATIK?


Gure taldeak harreman sozialei dagozkien  adimen emozionalak lantzea erabaki du, klaseetan landu beharreko atala dela uste dugulako. Gai hau aukeratzeko arrazoiak hauek dira:
Batetik, gaur egungo gizartean pertsonen arteko harremana behar beharrezkoak direlako eta harreman horietan  gure sentimenduak eragin handia dute, adibidez lotsak. Bestetik, emozio hauen kudeaketa onak pertsonalki eta akademikoki garapena hobetzen du, eta umeekin horiek landu behar dira. Egungo ikasgeletan haurren adimen emozionala gutxi sakontzen da eta etorkizuneko irakasleei interesgarri izan dakiekeen gaia izatea espero dugu. Guretzat hala da behintzat.

2013(e)ko urriaren 24(a), osteguna

Irakasle miresgarriei entzun ostean egindako Ideien Mapa

Hona hemen lau irakasle miresgarriren amankomuneko ideiak.


IRAKASLE MIRESGARRIARI ENTZUN ETA GERO...

Bakoitzak bere irakasleari entzun eta gero ikasitakoak komentatu ditugu eta ohartu gara irakasleek amankomunean ideia batzuk dituztela. Ideia horiek aztertuko ditugu, gure formakuntzarako baliagarriak izateko asmoz.

Horietako bat, ikasleak ezagutzea da, elkarrizketatuen iritziz behar-beharrezkoa. Honekin, esan nahi dugu askotan errealitatea ez dela dirudiena eta gertaera honek haurren hartu emanean ondorioak eduki ditzake, haurraren benetako errealitatea ezagutzen ez delako. Haur bat ehuneko ehunean ezagutu al daiteke? eta ez bada posible ahalik eta gehien nola gerturatu gaitezke? Guk gure esperientzia xumetik soluzio batzuk proposatzen ditugu: ekintza ludikoak antolatu ( kirola, eskulanak, txangoak...) , gurasoekin harremana indartu eta beste irakasleekin kooperatu. Ikasleekiko interakzioa lantzea ere komeni da.

Komentatu diguten beste atal bat irakaslearen funtzioari dagokio. Garai batean irakaslearen lana ikasleei eduki-didaktikoak (zientifikoak) helaraztera mugatzen zen. Baina, uste dute XXI. mendeko gizartearen ezaugarrietara egokitu beharko dugula etorkizuneko irakasleok. Hau da, haurrek eduki horiek oso eskuragarri izango dituzte, eta eduki-didaktikoak guztiz baztertu gabe, beste jakintza batzuk eman behar zaizkie: ikasten ikastea, edo bizikidetzako balore moralei (errespetua...) are garrantzia gehiago ematea. Hala ere, honek arazo bat dakar: irakasleak kurrikuluma betetzeko presioa badu, bere klaseak ezingo ditu helburu horietara eskaini. Beraz, goiko aginduak aldatu behar dira. Posible izanez gero, ikasten ikasteko hau landuko genuke: eskemak eta mapa kontzeptualak egitea, ideia nagusiak atera eta azpimarratzea, irakurketa kontzentratua nola egin, nola antolatu ikasketa eta etxeko lanak... Bigarrena, eguneroko jardunean lantzea proposatzen dugu, adibidez, lehen astean arau moral batzuen kartela egin eta kortxoan eskegitzea, horiek beteak izan daitezen: hitz txanda errespetatuko dut, ez dut garrasi egingo...

Haurrek gurekin emango dituzten urteei ahalik eta zuku gehien ateratzeko, dugun guztia eman behar dugula ere esan ziguten batzuei, haurrekiko inplikazioak totala izan behar du. Eskola-ordutegiko 6 orduetan hori mantentzea zaila bada, pentsa 25 urte irakaskuntzan aritu eta gero. Beraz, ilusioa mantendu behar dugu, eta hori gure eskuetan dago. Beraz, garrantzitsua da ea lanbidea benetan gustatuko zaigun edo ez jakitea.

Hiru atal hauetan formatzea eta lantzea onuragarria dela ondorioztatu dugu haien hitzetatik. Amaitzeko, elkarrizketetan aipatu dizkiguten bi puntu interesgarri komentatu nahi ditugu. Batetik, eskolari bereak ez diren funtzioak ematen zaizkiola kexatzen dira: umeen elikadura eskolaren ardura, errepideetako hezkuntza (educación vial) eskolaren ardura... Bestetik, unibertsitateko prestakuntza ez dela guztizkoa esan ziguten. Irakasleak umeen hartuemanetik hartzen duen esperientzia oso garrantzitsua da, eta hori gelan, egunerokoan lortzen da. Beraz, ikas-komunitateetan eta practicumean ahalik eta bizipen gehien eskuratzea bultzatu gaituzte.



2013(e)ko urriaren 18(a), ostirala

IRAKASLEARI ELKARRIZKETA!





Orain dela bi aste inguru irakasle funtzioko irakasleak miresten genuen irakasle bati elkarrizketa bat egin behar geniola esan zigun eta momentu horretatik garbi nuen zeini egingo nion, azken bi urteotan nire irakasle eta bigarrengo batxilergoan tutorea ere izan den irakasleri, Arantzari. Izan ere, nire ustez hau da bizitza osoan eduki dudan irakasle hoberenetarikoa, hoberena izan ez bada eta bera da gehien miresten dudan irakaslea. Pertsona honi buruz gustatzen zaidan gauzarik nagusiena, ikasleekin duen edo lortzen saiatzen den hurbiltasuna da eta gehienetan bere helburua lortzen duela esango nuke.
Aurreko ostiralean egin nion elkarrizketa eta espero nuena baino motzagoa izan arren, oso aberasgarria izan daitekela uste dut, gauza interesgarri asko kontatu baitzizkidan  eta hainbat gauza berri ikasi bainituen. Gainera, gurekin izandako oroitzapenak ere gogorarazi genituen eta oso gustura egon nintzen berekin. Hasiera batean, berari buruzko galderak egin nizkion eta ondoren galdera sakonagotara jo nuen. Honez gain, garbi utzi zidan benetan ofizio honi buruz ikasi, praktiketan edo klaseak ematen egiten dela, esperientzia azpimarratuz eta arrazoi guztia duela esango nuke. Azkenik, uste dut, Arantzak, galdera guztiei gustu handiz erantzun ziela gainera eta bera ere bere pasadizoak kontatzen gustura egon zela.

2013(e)ko urriaren 11(a), ostirala

Garai berrietan eredu zaharra



Kaixo! Berriro ere hemen gara hezkuntzaren inguruko zerbait komentatu nahian! Gaurkoan Legazpiko neska gazte batek LOMCEren inguruan egindako bideo bat igoko dugu. Izan ere, atzo onartu zuten Espainiako kongresuan LOMCE lege berria inolako babes parlamentariorik gabe eta orain senatuaren esku gelditzen da erabakia. Bertan emango diren aldaketetako batzuk, ikasgai nagusiak Espainiaren kontrolpean egotea, sexu araberako bereizketa, lanbide heziketan maila apalago bat, etab. dira. Hemen Wertek proposatutako beste aldaketa nagusienak. Baina benetan hau al da Euskal Herriko haur eta gazteentzat egokiena den hezkuntza sistema? Hemen uzten dizuegu Legazpiko batek egindako erreportai bat eta irakasle eta eskolako guraso elkarteko ama bati egindako elkarrizketa euren iritzia emanez.