ikastola etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
ikastola etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2013(e)ko urriaren 20(a), igandea

Irakasle utopikoari elkarrizketa

Orain dela aste batzuk, "irakasle funtzio" ikasgaian, irakasleak gure bizitzako irakasle onenari elkarrizketa egitea agindu zigun. Momentuan ez nekien nori egin. Denbora pasa nuen nori egingo diot? galdetzen, eta ez zitzaidan inor burura etortzen. Lana bidali zuen asteburuan ezin izan nuen lana egin, Gasteizen geratu, eta asteburu hontan egitea pentsatua nuen. Zoritxarrez, bizitzak ez dit utzi lana egiten, oztopoak jarri baitizkit aste osoan zehar. Hala ere, datorren astean egitea pentsatu dut.

Nik aukeratu dudan irakaslea, Markos deitzen da, nire DBHko matematikako irakaslea izan zen. Izugarriak ziren bere klaseak. Matematikak nik maitatzea lortu zuen. Oso dinamikoak ziren bere klaseak. Ikasleok denbora gutxi pasatzen genuen aulkietan eseriak, praktikotasun asko zegoelako bere klaseetan. Ez dut inoiz ahaztuko klaseetan egiten genituen feriak. Merkatuan bageunden bezala ematen zuen; batzuk arrain dendan; besteak, haragitegian; beste batzuk, okindegian... eta besteak erosleak. Erosketak egiten bageunde bezala zen eta horrela matematikak ikasi genituen. Ez dut inoiz ahaztuko klaseko batek diru guztia xahutu zuenekoa, eta okindegian napolitana bat erosi nahi eta ezin. Momentu hartan, ikasi genituen zenbaki negatiboak.

2013(e)ko urriaren 19(a), larunbata

IRAKASLEA GERTUTIK EZAGUTZEN

Eginbeharraren berri izan bezain pronto erabaki nuen elkarrizketa Martari egitea. Marta Lasarteko Landaberri ikastolan 5. eta 6. mailan izan nuen tutorea izan zen, gehien markatu didan irakasleetako bat.

Duela astebete joan nintzen ikastolara, gustura (lehen ez nintzen hain gustura joaten), nire intentzioen berri ematera. Landaberrira iristean txikitako oroitzapenak etorri zitzaizkidan burura, eta aldi berean zerbait urduri eta lotxatuta sentitu nintzen. Baina gogoak banituen berarekin egoteko. Martak ikustean berehala ezagutu ninduen, eta irribarre batez gerturatu zitzaidan. Asko poztu zen elkarrizketa egin nahi niola esatean, eta hurrengo ostiralerako geratu ginen.

Landaberrin bertan, makinako kafe batek lagunduta egin nion elkarrizketa. Hasiera batean arraro xamar sentitzen nintzen, paperak aldatuta zeuden eta. Baina bere ikasle nintzanean transmititzen zidan positibismo, empatia eta konfiantza berbera helarazi zizkidan, eta elkarrizketak aurrera egin ahala gero eta gusturago sentitzen hasi nintzen, eta lanaren helburua betetzen, irakaslea sakonean ezagutzea, alegia.

Gauza askoren inguruan jardun genuen hizketan: bere irakasle lanaz, bere irakasle hastapenetaz, lanbidean izandako gorabehera on zein txarrez, lanetik at duen bizitzaz, LOMCE, “Marea Verde”… Baita gure txikitako gelaz eta gelakideen inguruan ere. Honen arira, bere garaiean ateratako gelako argazkia erakutsi zidan. Garbi dago gustura egon ginela, bai bera eta bai ni.

Kontatu zidanez irakasle lana ez da askok pentsatzen duten bezain erreza, inplikazioa eta pazientzia ugari eskatzen duelako. Baina, benetan gustuko baduzu asko ematen dizun lanbidea dela esan zidan, aberasgarria. Amaieran, etorkizuneko irakasleari aholku bat emateko eskatu nion, eta hau esan zidan: “lanbide honetarako ilusioa eta gogoa behar da, horrekin asko egina daukazu”. Hain zuzen ere, 28 urteren ondoren Martak mantentzen duena.

2013(e)ko irailaren 23(a), astelehena

Nafarroa Oinez 13´ GUTXI BARRU!!!

Bideoklip hau aukeratu dugu, urtero Nafarroa Oinezeko ekitaldi honek Ikastolei diru-laguntzak ematea duelako helburu, eta honez gain, baita euskara sustatzea ere. 1981ean Altsasun sortu zen subentzio ezagatik. Mugimenduak izugarrizko arrakasta izan zuen eta gaur egun ere, izugarrizko arrakasta du, horren adibide da egun horretara aurkezten den pertsona kopurua (2012an 100.000).
Euskal Herrian badira beste horrelako ekitaldiak; Bizkaian IBILALDIA, Gipuzkoan KILOMETROAK, Araban ARABA EUSKARAZ eta Iparraldean HERRI URRATS.
Aurten, Nafarroa Oinez Tuteran ospatuko da urriaren 20an, eta hauek dira dauden trenak bertara iristeko. Apunta zaitezte!
Ikastolei lagundu behar zaie, eta horretarako zure laguntza behar dugu! Zu bazatoz gehiago izango gara, baina kuadrila ekartzen baduzu jendetza izango gara!
Anima zaitezte! Kriston esperientzia izango da!


Hemen uzten dizuet Nafarroa Oinez 13´-ren abestia. Ikusi eta ikasi!