Irakasle Funtzioa irakasgaian,
hainbat atal aztertu eta landu ditugu. Lehenik eta behin, blog-aren erabilpena
azpimarratuko nuke. Bidalitako lanez at, astero bi sarrera egin behar genituen
blogera guk nahi genituen gaiak hartuz. Nire kasuan,ipuinak, antzerkia eta
dantza, adimen emozionala, hezkuntza motak, eskola txikiak… izan dira gai
nagusiak. Sarrera hauen helburua, guk nahi izan ditugun gaiak hartu eta
hezkuntzan izan dezaketen garrantzia aztertzea zen. Horrela, ikasgaiez kanpo
ere beste baliabideekin gure formakuntza hobetzen ikasi dugu.
Bigarrenik, 2007ko eta 2010eko
hezkuntza legeak aztertu genituen taldean, bi gobernu buru bi legedi desberdin. Horren inguruan 10 legediren aldaketak irakurri, aztertu eta
azaldu genituen taldeetan. Beste taldekoek, LOE/LOMCE-ren legeak azaldu
zizkiguten eta bukatzeko ikasi genuena idatzi genuen. Erabilitako motodologia dialogoa
izan zen eta egian esan, azaldutakoa eta galderekin hainbat jabetza barneratu
nituen.
Hirugarrenik, ikasgai honetan egin
genituen beste bi jarduera azalduko ditut. Bata, ¨Pigmalion efektua¨izan zen
eta horretarako artikulu bat irakurri genuen klasean, gero hori aztertuz.
Bertan zioenez, irakasleak haurrarekiko duen aurre ikuspegiak berebiziko eragin
zuzena du ikaslearen formakuntzan. Positiboa zein negatiboa izan daiteke eta
horren aurrean, gu irakasle izango garenez gure aurreiritziak alde batera utzi
beharko genituzke, zaila izan arren. Bestea, ikusi genuen dokumental batetan
dago oinarriturik ¨ La educaciĆ³n prohibida ¨. Dokumental honekin gaur egun
dugun hezkuntza nolakoa den ikusten lagundu dit, zein arazo dituen oraindik
gainditzeke eta beste hezkuntza alternatiboak ezagutuz.
Hauez gain, irakasle miresgarri
bati elkarrizketa bat egin behar genion 45bat minutuz. Bertan lehenagotik
prestaturik geneuzkan galderak bota genizkion eta hark erantzun, esan beharra
dago oso gustura egon nintzela elkarrizketan. Irakasleak erakutsi zidan,
irakasle izateak badituela alde positibo zein negatiboak. Beti egon behar
garela guztia emateko prest, guk ditugun ezagutzez haratago ere asko ikas
genezakeela eta ematen dugun horrek fruituak dakartzala. Baina, irakasle
kritiko izanez gero arazoak ekar ditzakeela ohartarazi zidan. Gero ikasi genuena idatzi eta mapa kontzeptual bat
egin genuen.
Bestalde, etengabeko formakuntzan
gai bat lantzeko esan zitzaigun eta guk adimen emozionalen inguruan egin genuen.
Gaiari buruz informazioa bildu, hori kudeatu, paper horma bat egin eta klase
kideei azaldu genien. Honetaz gain, bullyng-a, bakerako hezkuntza, zigorrak,
autoestima eta integrazioa azaldu zizkidaten beste kideek. Hauek entzun ostean,
ikasi genuenaz idatzi genuen. Gure azalpenaren inguruan, errugbrik bat egin eta
auto ebaluatu ginen.
Bukatzeko, bakarkako tutoretza
izan zen geure azken atala. Honen inguruan, gurasoekin edukiko ditugun bileren
garrantziaz ohartu gara. Horretarako, haur baten fitxa akademikoa, bere
zailtasunak, beste irakasleen oharrak… eta abar kontutan hartzeaz gain, bere
kanpo bizitza kontutan hartu behar dela ikasi dugu. Ez dela soilik notetan
begiratu behar. Hori guztia egin ostean. Roll-playing bat egin genuen eta
azkenik auto kritika. Bideoan egin duguna eta hurrengorako hobetzeko dagoena
ipiniz.
Honekin guztiarekin irakasle izango naizenez, balio izatea espero dut. Gai batzuk gehiago ikasteaz gain, talde lan on bat egiten ikasi dut. Bakoitzak berea emanez, adostasun batetara eldu eta lan txukun batzuk egiten( bueno, edo ahal genuen txukunena). Oso gustura egon naiz.
Honekin guztiarekin irakasle izango naizenez, balio izatea espero dut. Gai batzuk gehiago ikasteaz gain, talde lan on bat egiten ikasi dut. Bakoitzak berea emanez, adostasun batetara eldu eta lan txukun batzuk egiten( bueno, edo ahal genuen txukunena). Oso gustura egon naiz.