Ikas-komunitateetan bolondres gisa sartzeko eskaintza egin zigutenean ez nuen bitan pentsatu. Aberasgarria iruditu zitzaidan irakasle edo arduradunaren ikuspuntutik geletako errealitatearen jabe egiteko aukera izatea. Etorkizunean izango dudan irakaslearen funtziotik gertuago kokatu eta maisu-lanak benetan gustuko ditudan edo ez ikusteko balioko didala iruditzen zait. Zorionez, irakaslearen azaletik hitz egin ezin badezaket ere, irakasle-lanean jarduteko nahia indartu egin zait.
Gehien harritu nauena, umeen imajinazioa izan da. Nirekin idatzizko gaitasuna landu behar zuten behin, deskribapen bat eginez, eta zur eta lur geratu nintzen aipatzeko ezer asko ez zuen (ene iritziz) irudi batetik zenbat ideia atera zituzten. Galdetzen dut ea nik txikitan izan nuen halako gaitasunik, eta izatekotan, non dagoen orain.
Taldez talde ibiltzean ikasleen aniztasunaz (kulturala, izaerarena, gaitasunena…) konturatu naiz. Esaterako, Aranbizkarra Ikastolak atzerritar ugari ditu. Izaerari dagokionez, zenbait ume espontaneoak eta lotxagabeak (zentzu onarekin) dira, beste batzuk berriz, nekez egiten dute hitzen bat. Gaitasunaren aldetik, azkarragoak eta gehiago kostatzen zaienak ere badaude, ohikoa den bezala.
Aniztasun hau baliatuz, ahalik eta kasu ezberdin gehien ezagutzea irakasle batentzat onuragarria dela uste dut, aurrerago antzeko kasuekin nola jokatu jakiteko, beraz, nik haurrei ikasbideak ematen eta emango dizkiedan bezala, guk haiengandik ere badugu zer jaso. Alor profesionaletik zein pertsonaletik. Esaterako, neska batek ez zigun deskribapena irakurri nahi, eta ez nuen behartu, larrituta ikusten bainuen. Besteek irakurri zutenean berak bere iniziatibaz irakurri nahi zuela esan zidan. Hurrengo egunetan iniziatiba horrekin jarraitu du.
Hartu emana irakasle eta ikaslearen arteko interakzioaren bidez gauzatzen da, eta nire eta haien arteko harremana orokorrean ona izaten ari dela uste dut. Egia esan, ez dakit oso ondo zein paper hartu, izan ere, ez naiz irakaslea eta momentu batzuetan jarrera autoritarioagoa erabiltzea zalantza egiten dut, gauzak kentzean adibidez. Batetik, ez naizelako irakasle eta bestetik, ez zaidalako gustatzen. Horregatik, hitzaren erabilera egin dut soilik. Eta gehienetan funtzionatu du. Beti izan ez bada ere, kontuan hartu behar da nik nire burua irakasletzat ez dudan bezala (oraingoz), haientzako ni ere ez naizela irakasle, eta horrek obeditzerakoan badu eraginik. Beraz, askotan obeditzeko ez dela ahotsa zertan altxatu ikasi dut, beste baliabide batzuk badaudela.
Bestalde, irakasle lana nekagarria ere badela ohartu naiz. Pentsa, nik bi ordu igarotzen ditut egunean eta ahotsa urratuta dudala amaitzen dut. Gainera, behin eta berriz esaten dugu haurrak inplikazio berdinez tratatu behar direla faboritismorik gabe... baina esan beharra dut oso zaila izan zaitela hori betetzea, nik ere haurrak faboritoak eta hain faborito ez direnak sailkatu ditudalako.
Bestalde, irakasle lana nekagarria ere badela ohartu naiz. Pentsa, nik bi ordu igarotzen ditut egunean eta ahotsa urratuta dudala amaitzen dut. Gainera, behin eta berriz esaten dugu haurrak inplikazio berdinez tratatu behar direla faboritismorik gabe... baina esan beharra dut oso zaila izan zaitela hori betetzea, nik ere haurrak faboritoak eta hain faborito ez direnak sailkatu ditudalako.
Laburbilduz, izaten ari naizen eta izango ditudan bizipenak etorkizunean irakasle lanerako zein bizitzarako baliagarriak izango zaizkidalakoan nago, eta ekimen honekin jarraitzeko gogoa dut, maisu lanean topatuko ditudan buruhausteak gainditzeko “gida-liburua” osatzeko, eta batez ere, orain arte graduan ikasitakoak praktikan jartzeko.
Oso gustura irakurria, benetan.
ErantzunEzabatuEraikitzen ari zaren irakasle hori zalantza gabe, hobea da irudikatzen duzuna baino.