2013(e)ko azaroaren 17(a), igandea

Jolasten ikasten da

Orain dela urte batzuk, Chilen pentsatu zuten liburuekin ikasi ordez, makina batekin hobe ikas zezaketela ikasleek. Hasieran, irakasleak ez zeuden guztiz ados, kosta egiten zitzaielako pentsatzea makinekin eta jolasten ikas zitekeela. Probatu ostean denak pozik bizi dira eta irakasle horiek bultzatu egiten dute metodologia hau.
Ikasleen aldetik, nabaria da haiek jartzen duten arreta makinekin jolasterako orduan, ikasleak haurrak baitira eta jolastea baitute buruan. Lehengo metodologia aspergarri egiten zitzaien, klasean ixilik zeudelako, liburu astunak zituztelako eta irakasleak bere "speech"-a botatzen zuelako. Beste modu honetan, aldiz, haien kabuz moldatzen dira; galdera izanez gero, irakaslearengana edota beste ikasleengana joaten dira galdetzera. Horrela, harremanak sustatu eta indartzen dira haien artean. Egia da, alde txar bat izan dezakeela metodologia honek; ajearena. Haurrak gehiegitan eska dezake jolastea "por puro vicio" eta hori da moztu beharko litzatekena. Metodologia honen xedea da, ikasleak ikastea jolasten eta ondo pasatzen.

Badakit gogoakin geratu zarela bideo bat ikusteko, sinisgaitza baita klaseetan bideojokuak egotea. Hor dezu ba!

1 iruzkin:

  1. Teoria handia dago jolastuaz ere nola ikasten den esaten duena. Niri hor zalantza batzuk sortzen zaizkit dinamikaren inguruan; bideoko lehenengo eskolan ume guztiak bakoitza bere makinatxuarekin, bata bestearen atzean zintzo-zintzo jesarrita... hori eginaz zer ikasten dute? Bigarrenean, berriz, mugituaz ikusten dira, elkarri irakasten, gauzak elkarrekin lortzen... Argi dago jokua ere ikasteko tresna bat izan ahal dela, baina hori nola erabiltzen den kontzeptuetatik haratago gauza asko ere ikasten dira eta kontuan izan behar da hori ere.

    ErantzunEzabatu