Adimen emozionala gure sentimendu eta emozioen kudeaketaz arduratzen da, bizitzarako, behar-beharrezko gaitasuna. Adimen koziente altua edukitzeak ez dizkizu pertsonen arteko harreman onak bermatzen, eta prestigio eta zoriontasun bermerik ere ez du ematen. Enpatiak, norberarenganako konfiantzak... ordea bai. Ezin uka daiteke bizitza emozionala irmotasun handiagoz edo gutxiagoz garatu eta finkatu daitezkeen trebetasunez osatua dagoela. Horren nagusitasunak mugatuko du bizitzan aurrera egitea edo geldirik geratzea eragiten duen motibo nagusia. Daniel golemanek adimen emozionala bizitzako arrakastaren (edo porrotaren) giltza zela esan zuen eta H. Gadner-en Adimen Anitzen Teoriak dio arrakastaren %80 emozioei dagokiela.
Adimen emozionala sentimenduen, nortasunaren eta bulkada moralaren lotura bihurtzen da. Ezin dugu ahaztu bulkada emozioaren ibilgailua dela eta bulkada guztien funtsa ekintza bultzatzen duen sentimendu hedakorrean dagoela. Autokontrolik ez duten pertsonak eta bulkaden menpe daudenak urritasun moralean murgildurik egoten dira (analfabetismo emozionala). Egokitzapen arazoak izaten dituzte eta honek kalte larriak dakartza: drogen-kontsumoa, indarkeria, haurduntza goiztiarra, suizidioak...
Bizitzarako bezain garrantzitsua da hezkuntzan gaitasun hau garatua izatea, izan ere, jakin emozioak eta estrategia emozionalak irakatsi eta ikasi egiten direla. Eskolak haurrari egiten dion ekarpen nagusiena hau da: bere abilezia pertsonalak osotasunean garatuko diren lekua aurkitzen du, non asebeterik eta prest sentituko diren. Adimen emozionalaren muina sentimendu bat agertzen den unean bertan ezagutzeko gaitasuna da. Gaitasun hori funtsezkoa da geure burua ezagutzeko eta segurtasuna izateko.
Batetik, emozioak kontrolatzeko gaitasuna ematen du. Autokontrol horren abitartez tentsio desatseginetatik aska gaitezke, eta egoera latzei aurre egiteko eta konpontzeko gaitasuna igo egiten da (AE intrapertsonala). Gainera, besteen emozioak ezagutzen laguntzen du. Pertsonen arteko harremanak hobetzeko herri gaitasuna barneratzen du (enpatia). Erlazio sozialak ugaritzea ahalbidetzen du eta hainbat aktibitate profesional garatzeko gaitzen du (AE interpersonala). Aldi berean, sistema kognitiboak, afektiboak eta portaerazkoak indartzen ditu. azkenik erlazioen kontrolean eragina du. Besteen emozioekin sintonizatzeko eta erlazionatzeko abilezia. Honen barnean sartzen dira ospea, lidergoa eta eraginkortasun interpertsonala.
Hauek dira adimen emozionalak ahalbidetzen dituen gaitasunak: Ongizate pertsonala, pertsona arduratsu, konprometitu eta kooperatiboa izatea eta bizi kalitate fisiko eta emozionala hobetuz zoriontsuago izatea. Honek azken finean laneko arrakasta dakar. Ikasleen emaitzak hobetu eta motibazioa lantzen dira, baita ikasleen arteko harremanak. Sentimendu negatiboek ez dute lekurik, horrela, eskola porrota, ikasteko zailtasunak, ikaskideen harreman zailtasunak, ikasketak goiz uztea... bezalako arazoak ekidin daitezke. Gainera,
Irakasleari dagokionez, ere bere funtzioan inteligentzia emozionalak eragin handia du. Ikasleen inteligentzia emozionala landu eta garatzeko, irakasleak ere berea landua izan behar du. Horrela, afektuak, espektatibek (Pigmaleon efektuan ikusi genuen bezala) eta motibazioak berebiziko garrantzia dute. Beraz, ikasle-irakasle interakzioa emankorra da bi aldeentzako. Garrantzitsua da haurren emozioei erreparatzea. Emozio horietan baitago beraien jokaera ulertzeko giltza. Horretarako, Emozioak landu egin behar baitira, beste ikaskideak eta irakasleak ongi ulertu eta adierazteko.
Gai honen inguruan, generoaren arabera adimen emozionalaren gaitasuna gehiago ala gutxiago garatua dagoela. Tradizionalki, esan ohi da emakumeak sozializatzen zirela haien garapen emozionalari prioritatea ematen ziotelako eta hobeak direla emozioak ulertzen eta haien maneiamenduan. Hainbat ikerketa egin dira baieztatzeko hipotesi hori, baina ez dira nahiko ikerketa eta ondorio, konklusio firme batera iristeko. Sexu aferatik haratago joan beharra dago, estereotipoak gutxiagotuz.
Ikusi dut.
ErantzunEzabatuAzterketa zehatza egin duzue.
Jarraibiderik eta ez duzue zehazten, hori pentsatzeak eta egiteak merezi luke. Bestela, "beste gai bat" bezala egindako lanekin batera galduko da, egin duzuen lana. Zuokin eta zuon etorkizunarekin zenbat eta lotuagoa izan, hobeto; jakinduria aberastasuna den heinean, aberatsagoak izango zaretelako.