2013(e)ko abenduaren 17(a), asteartea

IRAKASLE FUNTZIOAN IKASI DUDANA




Irakasle Funtzioa irakasgaian, hainbat atal aztertu eta landu ditugu. Lehenik eta behin, blog-aren erabilpena azpimarratuko nuke. Bidalitako lanez at, astero bi sarrera egin behar genituen blogera guk nahi genituen gaiak hartuz. Nire kasuan,ipuinak, antzerkia eta dantza, adimen emozionala, hezkuntza motak, eskola txikiak… izan dira gai nagusiak. Sarrera hauen helburua, guk nahi izan ditugun gaiak hartu eta hezkuntzan izan dezaketen garrantzia aztertzea zen. Horrela, ikasgaiez kanpo ere beste baliabideekin gure formakuntza hobetzen ikasi dugu.

Bigarrenik, 2007ko eta 2010eko hezkuntza legeak aztertu genituen taldean, bi gobernu buru bi legedi desberdin. Horren inguruan 10 legediren aldaketak irakurri, aztertu eta azaldu genituen taldeetan. Beste taldekoek, LOE/LOMCE-ren legeak azaldu zizkiguten eta bukatzeko ikasi genuena idatzi genuen. Erabilitako motodologia dialogoa izan zen eta egian esan, azaldutakoa eta galderekin hainbat jabetza barneratu nituen.

Hirugarrenik, ikasgai honetan egin genituen beste bi jarduera azalduko ditut. Bata, ¨Pigmalion efektua¨izan zen eta horretarako artikulu bat irakurri genuen klasean, gero hori aztertuz. Bertan zioenez, irakasleak haurrarekiko duen aurre ikuspegiak berebiziko eragin zuzena du ikaslearen formakuntzan. Positiboa zein negatiboa izan daiteke eta horren aurrean, gu irakasle izango garenez gure aurreiritziak alde batera utzi beharko genituzke, zaila izan arren. Bestea, ikusi genuen dokumental batetan dago oinarriturik ¨ La educación prohibida ¨. Dokumental honekin gaur egun dugun hezkuntza nolakoa den ikusten lagundu dit, zein arazo dituen oraindik gainditzeke eta beste hezkuntza alternatiboak ezagutuz.

Hauez gain, irakasle miresgarri bati elkarrizketa bat egin behar genion 45bat minutuz. Bertan lehenagotik prestaturik geneuzkan galderak bota genizkion eta hark erantzun, esan beharra dago oso gustura egon nintzela elkarrizketan. Irakasleak erakutsi zidan, irakasle izateak badituela alde positibo zein negatiboak. Beti egon behar garela guztia emateko prest, guk ditugun ezagutzez haratago ere asko ikas genezakeela eta ematen dugun horrek fruituak dakartzala. Baina, irakasle kritiko izanez gero arazoak ekar ditzakeela ohartarazi zidan. Gero  ikasi genuena idatzi eta mapa kontzeptual bat egin genuen.

Bestalde, etengabeko formakuntzan gai bat lantzeko esan zitzaigun eta guk adimen emozionalen inguruan egin genuen. Gaiari buruz informazioa bildu, hori kudeatu, paper horma bat egin eta klase kideei azaldu genien. Honetaz gain, bullyng-a, bakerako hezkuntza, zigorrak, autoestima eta integrazioa azaldu zizkidaten beste kideek. Hauek entzun ostean, ikasi genuenaz idatzi genuen. Gure azalpenaren inguruan, errugbrik bat egin eta auto ebaluatu ginen.

Bukatzeko, bakarkako tutoretza izan zen geure azken atala. Honen inguruan, gurasoekin edukiko ditugun bileren garrantziaz ohartu gara. Horretarako, haur baten fitxa akademikoa, bere zailtasunak, beste irakasleen oharrak… eta abar kontutan hartzeaz gain, bere kanpo bizitza kontutan hartu behar dela ikasi dugu. Ez dela soilik notetan begiratu behar. Hori guztia egin ostean. Roll-playing bat egin genuen eta azkenik auto kritika. Bideoan egin duguna eta hurrengorako hobetzeko dagoena ipiniz.

Honekin guztiarekin irakasle izango naizenez, balio izatea espero dut. Gai batzuk gehiago ikasteaz gain, talde lan on bat egiten ikasi dut. Bakoitzak berea emanez, adostasun batetara eldu eta lan txukun batzuk egiten( bueno, edo ahal genuen txukunena). Oso gustura egon naiz.

2013(e)ko abenduaren 16(a), astelehena

Irakasle Funtzioan ikasitakoa



Irakasle Funtzio arlotik ikasi dudan lehenengo gauza taldeko lanen ingurukoa da. Izan ere, arlo honi esker taldeko laneko funtzionamenduari buruz gehiago ikasi dut eta baita bakoitzak egin dezakeen ekarpena egitea. Gainera, hau etorkizunean baliagarria izango dela iruditzen zait, bai irakasle moduan lana egiten hasten banaiz eta baita horretara iristeko bidean ere.

Honez gain, Euskal Herriko 2007 eta 2010eko dekretuei eta LOE/LOMCE legeei dagokienez, oso nabaria da politikak hezkuntzan duen eragin handia, gehiegizkoa batzuetan, beraz, hezkuntzan dagoen dimentsio politikoa zein handia dan konturatu naiz.

Bestalde, interesgarria iruditu zait irakasle miresgarriari egin genion elkarrizketa, etorkizun batean bera bezalakoak izatera iritsi nahi badugu, bere pentsamenduak, kezkak, beldurrak, gauza on/txarrak… zeintzuk diren jakitea beharrezkoa dela iruditzen baitzait. Honez gain, argi geratu zait, bai irakasle honekin egindako elkarrizketan eta “Pigmalion efektua” testua irakurri genuenean, zein garrantzitsua den irakasleak espektatiba handiak edukitzea ikasleengan, horrela euren emaitza akademikoa hobetzen baita, eta oraindik garrantzitsuagoa dena, euren garapenak azkarrago egiten du aurrera.

Gainera, gure taldeak adimen emozionalaren inguruko lana garatu genuen, eta hau hezkuntzan lantzeak duen garrantzia berebizikoa dela ikasi dut. Lan hau egin baino lehen, ez neukan pentsatua zein garrantzitsua den ikaskuntzan, baina konturatu naiz bai bizitzan eta bai hezkuntzan beharrezkoak direla. Izan ere, bizitzan arrakasta lortzeko, emozioak garatuta izatea behar-beharrezkoa da. Honen ondorioz, gainera, emaitza akademikoak hobetzeaz gain, besteekin harremanak izateko erraztasuna areagotu egiten da eta baita bizi kalitate fisiko eta emozional hobea.

Azkenik, irakasleak hiru-hilabetero ikasle guztien gurasoekin egin behar dituen bileraz hitz egingo dut, hau izan baita, agian, denbora gehien dedikatu diogun lana eta interesgarria izan dela iruditu zait. Gure taldeari, bakarkako bilera tokatu zitzaigun eta lan hau nola bideratu behar den ikasi dut, pentsatzen nuena baino lan handiagoa baita. Izan ere, lan hau egin baino lehenago ez nuen sekula pentsatu horrelako bilera bat egiteko zenbait gauza hartu behar diren kontuan, haurraren jarrera eta nota akademikoez gain, familiaren testuingurua nolakoa den ezagutzea, euroi nola zuzendu jakitea, umeak dituen arazoei konponbidea aurkitzea… beharrezkoa baita. Honen ondorioz, etorkizunean baliagarriak izango zaizkidan gauzak ikasi ditudala iruditu zait. Gainera, bideo bat grabatu genuen, hau baliagarria izan zen bertan irakasleak egin zituen gauza onak azpimarratzeaz gain, zein gauza egin behar ez diren konturatzeko.

2013(e)ko abenduaren 14(a), larunbata

LAUHILABETEAN ZEHAR IKASITAKOAK


Lehen lauhilekoan Irakaskuntza-funtzioan etorkizuneko irakasle lanbidean trebatzen jardun dugu, irakasle-lanbidearen esanahia, inplikazioa eta eginkizun profesionalean garatu beharreko gaitasunak lantzeko asmoz. Lanbideak eskatzen dituen konplexutasun eta erantzukizunez jabetzen ere saiatu gara. Helburu hauek betetzeko, hainbat jardueraz baliatu gara.

 Lehen egunetan, egungo hezkuntza-sistema kokatu eta ikuspegi bat izateko Espainiako (LOE eta LOMCE) eta, batez ere, Euskal Autonomi Erkidegoko hezkuntza-legeak aztertu genituen. Bakoitzaren ezaugarri aipagarrienak ikasteaz gain, hezkuntzak dimentsio politikoa duela ohartzeko balio izan zidan, eta era berean, hausnarketa eta ikuskera kritikoa garatzeko balio izan dit. “La Educación Prohibida” dokumentalak egungo hezkuntza sistemaren gabeziak azaleratu eta pedagogia eta metodologia alternatiboen aurkezpena egiten du, eta honek ere kritikotasuna lantzen lagundu dit.

Irakasle miresgarriari egindako elkarrizketak irakaslearen azaletik lanbidea nolakoa den ikusteko aukera eman dit. Labur, irakaskuntzan aritzea beharrezkoa, emankorra, pozgarria eta zaila dela ikusi ahal izan dut, eta bestetik, irakasle ona izateko zein ezaugarri diren beharrezko ondorioztatu dut: enpatia, pazientzia, irudimena eta ilusioa. Hau da, izaera profesionalari buruzko lehen ikuspuntua eratzen lagundu dit.

Arestian esan dut lanbidea ez dela batere erraza, besteak beste iraskasle-ikasle hartu emana ezartzerako garaian. Pigmaleon efektuak erakutsi didanez, berebiziko garrantzia dute irakasleak aurreiritziz ezartzen dituen espektatibek, eragin positiboa nahiz negatiboa izan dezakete eta haurrarengan. Honen harira, ikasle guztiak ezberdinak direla abiapuntu izanda, denak inplikazio berdinarekin tratatu behar direla deritzot. Irakasle jarduera justuagoa izango da aurreiritziek haurrari garapena oztopatzen ez badiote.

Tutoretza-planen inguruan ere aritu gara, irakaslearen zereginak ezagutu eta landuz. Heziketa integral bat emateko curriculum ofizialaren barnean egituratzen den edukien, jarraipen eta orientazio ekintzak dira, ikasleak identitate propio eta autokontziente bat eraikitzea xede duena. Horretarako irakaslearen eginbeharra aholkularitza, jarraipena, orientazioa, autonomia bultzatzea… da.

Hezkuntza integrala lortzeko familia eta irakasleen elkarlana ere beharrezkoa da, eta hori bileren bitartez burutu daiteke. Bilera hauek bakarka eta taldeka egiten dira, eta hauen inguruan sakontzeko “roll-playing” bat egin genuen. Dokumentazioa (gidoia, familia fitxa, notak irakaslegoaren txostena) eta irakaslearen jarrera (gertukoa, enpatikoa, zuzentzailea, ez zuzentzailea… landu behar izan ditugu, gure bilera prestatzerako garaian.

Irakaslea etengabeko formazioan egon behar dutela kontuan izanik, guk ere bide horretatik jo dugu. Adimen emozionala aztertu, ikertu eta horma irudi baten bidez esposizioa prestatu genuen. Beste taldekoek “bulling”, zigor, bakerako hezkuntza eta autoestima gaiak landu zituzten. Hauek guztiek eskolan duten garrantziaz jabetu ahal izan dugu, eta horien inguruan hobekuntzak planteatu eta hausnartu. Irakasle papera esposizio garaian ez ezik, gure ikaskideak ikasle bezela ebaluatzean hartu behar izan dugu, irakaslearen zeregin bat izaki. Horretarako errubrika batez baliatu ginen. Honen bidez, kalifikazio eta ebaluazioa lantzeko aukera izan dut.

Amaitzeko, zeharka bada ere, lauhilekoan zehar burututako talde lanen bitartez lankidetzan eta kooperazioan lan egiten ikasi dut. Baita ere, informazioa bilatu, aztertu eta erabiltzeko teknikez jabetu nahiz. Espero dut ikasgai guzti hauek etorkizuneko irakasle lanbiderako baliagarriak izatea, eta horiek sakondu eta hobetzea.

2013(e)ko azaroaren 24(a), igandea

IPUINAK...



Gaurko sarrera honetan ipuinei buruz hitz egingo dizuet. Nire abiapuntua maiatzean jaso nuen Beatriz Egizabal ipuin kontalariaren  hitzaldia izango da eta bertatik hezkuntzaren mundura lotuko dut.

Ipuinak barregarriak, tristeak, beldurrezkoak, maitagarriak, akziozkoak, maitasunezkoak,  mitologiazkoak … izan daitezke. Normalean errealitatetik kanpora eramaten gaituzte, fantasia munduan barneratuz. Badaude benetan gertaturiko kondairak ere. Irakasleak ipuin bat kontatzen dietenean bakoitzak bere ipuin partikularra asmatzen du eta horrela haurrek beraien sormena lantzen dute. Eszena bakoitzari, pertsonai bakoitzari, objektu bakoitzari forma bat ematez.  Gainera, ipuin klasikoetako estereotipoak apurtu ditzakegu irakasle izango garelarik : emakume eta gizonen rolak aldatuz; gorputz idealak ere hautsi ditzakegu edota sexu berekoen amodiozko istorioak  asmatuz. Haurrek ikas dezaten, mundua mila koloreetakoa dela eta ez ohikoa ohiko bihurtu dezakegu (adibide bikainak dira Pirritx, Porrotx eta Mari Mototsen ipuinak eta abestiak). Beste ikas gaietako edukiak barneratzeko ere baliagarriak dira ipuinak.

Haurrek ipuinak sor ditzakete baita ere, beraien fantasia, beldur eta ametsak islatuz. Ipuin bakoitza bakarra denez, ez dute oztopo edo mugekin toporik egiten. Ez dago ipuin bat asmatzeko araurik edozein ikasgaietan bezala, guztiak daude ondo. Eta egunerokotasunean edukitzen dituzten arauekin hautsi dezakegu.   Horrela gainera, irakasleak ipuinak sortzeko ariketak egiten baditu haur bakoitza hobeto ezagutzen lagunduko lioke. Adibidez, beldurra ematen dien ipuin bat idazteko esan diezaiekezu haurrei eta  behin ezagututa, horiek gainditzeko  ariketak eginez.

Haurrek irakurtzen dituzten ipuinei begira, beraien ortografia eta idazteko gaitasuna lantzen dute. Txikitatik ohituak dauden haurrek normalean idazterako garaian hiztegi aberatsagoa dute eta  esaldien kohesioak hobeto egiten dituzte. Adibide garbia nirea, inoiz ez zaidala liburuak irakurtzea gustatu eta gaur egun ere ortografiako akatsak egiten ditudala.

Bukatzeko, irakasle izango garenez jendea animatzen  dut etorkizun batean haurrei ipuin eta kondairak irakurtzera. Baita, haurrei irakurtzearen garrantzian ohartaraztea eta beraien sormenari lan apur bat eginaraztea. 


2013(e)ko azaroaren 22(a), ostirala

KIROLA HEZKUNTZAREN PARTE


Aste honetako sarrera “No puedo ir a entrenar, mañana tengo examen” artikuluaren harira idatziko dut. Laburbilduz, Javier García Lópezek dio haur batek bere entrenamenduetara ezin duela faltatu egunak joan egunak etorri eskolako zereginengatik. Eta kasu horietan, eginbeharren antolaketa falta nabarmentzen du, ikasketa eta bizitzarako behar-beharrezkoa dena.

Gai honek “etxeko lanak bai ala ez” auzia dakarkit gogora. Batzuen ustez, etxeko lanak haurraren progresio akademikorako ezinbesteko dira, eta ikaslea berriki aipatutako antolaketara ohitzeko balio dute. Beste batzuek uste dute etxeko lanek haurrari aisialdirako denbora kentzen diotela, eta horrek eskola aurkakotasunez ikustea eragin dezake. Nire iritziz egokiena bi ikuspuntuen bitartekoa da. Hau da, irakasleek etxeko lanak bidaltzerakoan koordinatu beharko lukete, hainbestekoak izan ez daitezen, baina aldi berean antolaketa bat eskatzen dutenak. Horrela, arratsalde eta asteburuetako astia bere hezkuntzarako beharrezko diren beste hainbat ekintzetarako denbora izango du, hala nola, kirola, musika, marrazketa edota lagunekin egoteko.

Kirolari dagokionez, heziketarako ezinbestekoa da, eta esperientzia propioagatik diot. Kirolaren baloreak (taldekideak, esfortzua, errespetua…) azken finean ez dira eskolak helarazten dituenen oso ezberdinak, eta eskolako lanen ordezko bikainak dela iruditzen zait. Are gehiago, kontuan izanik aipatu beharrik ez dauden kirolaren abantaila eta onura guztiak. Gainera, lehen aipatutako antolaketa lantzeko balio du.

Bestalde, baten batek pentsa lezake etxeko lan gutxiagorekin haurraren progresio akademikoa kaltetua izan daitekeela. Horientzat: “mens sana in corpore sano”. Haurren garapenak hezkuntza informalaren beharra du, eta aldi berean honek, hezkuntza formalari on egiten dio. 

2013(e)ko azaroaren 17(a), igandea

Jolasten ikasten da

Orain dela urte batzuk, Chilen pentsatu zuten liburuekin ikasi ordez, makina batekin hobe ikas zezaketela ikasleek. Hasieran, irakasleak ez zeuden guztiz ados, kosta egiten zitzaielako pentsatzea makinekin eta jolasten ikas zitekeela. Probatu ostean denak pozik bizi dira eta irakasle horiek bultzatu egiten dute metodologia hau.
Ikasleen aldetik, nabaria da haiek jartzen duten arreta makinekin jolasterako orduan, ikasleak haurrak baitira eta jolastea baitute buruan. Lehengo metodologia aspergarri egiten zitzaien, klasean ixilik zeudelako, liburu astunak zituztelako eta irakasleak bere "speech"-a botatzen zuelako. Beste modu honetan, aldiz, haien kabuz moldatzen dira; galdera izanez gero, irakaslearengana edota beste ikasleengana joaten dira galdetzera. Horrela, harremanak sustatu eta indartzen dira haien artean. Egia da, alde txar bat izan dezakeela metodologia honek; ajearena. Haurrak gehiegitan eska dezake jolastea "por puro vicio" eta hori da moztu beharko litzatekena. Metodologia honen xedea da, ikasleak ikastea jolasten eta ondo pasatzen.

Badakit gogoakin geratu zarela bideo bat ikusteko, sinisgaitza baita klaseetan bideojokuak egotea. Hor dezu ba!

2013(e)ko azaroaren 16(a), larunbata

Erasmus bekak, arriskuan?

 


 Egun on! Gaurkoan Erasmus programaren inguruan ibiliko gara hizketan, izan ere, arriskuan egon daitezkela zabaldu da hedabideetan. Erasmusi esker, unibertsitateetako ikasleak euren ikasketen zati bat atzerrian egiteko aukera izaten dute eta horretarako, diru-laguntzak izatea beharrezkoa da. Baina, orain dela gutxi, krisi ekonomikoa dela eta, aurriskuan egon daitezken zurrumurrua zabaldu da.
 
Gauza da, Europako Batasuna Erasmus bekak ordaintzeko ditu geratzeko zorian dago eta aditzear eman dutenez, ezinbestekoa da aurrekontua murriztea. Unibertsitateak berria ezustekoan jaso zuen eta ikasleak kezkatuta agertu ziren, euren ikasketak atzerrian egiteko ideia bertan behera geratu batitzen, eta egun kaotikoak izan ziren, jendeak ez zekielako zer gertatu behar zen honen inguruan. Hala ere, Unibertsitatea garbi utzi zuen, 2013-2013ko ikasturteko diru laguntzak guztiz ziurtatuta daudela, izan ere, EBk diru laguntzen %80a ikasturtea hasi aurretik ematen die Unibertsitateari eta hori dagoeneko esku artean dute. Hala ere, nahiz eta diru laguntza hau bermatuta izan, hurrengo urteko laguntzekin datos zalantzak. Inork ez daki zer gertatuko den, galderak egin arren, ez baita erantzunik jasotzen.
 
Dena den, beldurrak beldur, unibertsitateko ardunadunaren arabera, ikasleen arteko nazioartean mugitzeko aukera ez dago arriskuan, hau da, egoera ez da hain larria bestelako diru iturriak ere badaudelako. Gainera, atzerrira joate hori, ezinbesteko esperientziataz jotzen dute, etxetik knapo, cultura desberdin batean bizitzeko aukera baita eta hau beti aberasgarria baita. Horrela, persona guztien pentsamoldea zabaltzen da, hizkuntza berriak ere ikasten edo bakoitzaren maila hobetzen den bitartean.