Eginbeharraren berri izan bezain
pronto erabaki nuen elkarrizketa Martari egitea. Marta Lasarteko Landaberri
ikastolan 5. eta 6. mailan izan nuen tutorea izan zen, gehien markatu didan
irakasleetako bat.
Duela astebete joan nintzen ikastolara,
gustura (lehen ez nintzen hain gustura joaten), nire intentzioen berri ematera.
Landaberrira iristean txikitako oroitzapenak etorri zitzaizkidan burura, eta
aldi berean zerbait urduri eta lotxatuta sentitu nintzen. Baina gogoak banituen
berarekin egoteko. Martak ikustean berehala ezagutu ninduen, eta irribarre
batez gerturatu zitzaidan. Asko poztu zen elkarrizketa egin nahi niola esatean,
eta hurrengo ostiralerako geratu ginen.
Landaberrin bertan, makinako kafe
batek lagunduta egin nion elkarrizketa. Hasiera batean arraro xamar sentitzen
nintzen, paperak aldatuta zeuden eta. Baina bere ikasle nintzanean
transmititzen zidan positibismo, empatia eta konfiantza berbera helarazi zizkidan,
eta elkarrizketak aurrera egin ahala gero eta gusturago sentitzen hasi nintzen,
eta lanaren helburua betetzen, irakaslea sakonean ezagutzea, alegia.
Gauza askoren inguruan jardun
genuen hizketan: bere irakasle lanaz, bere irakasle hastapenetaz, lanbidean
izandako gorabehera on zein txarrez, lanetik at duen bizitzaz, LOMCE, “Marea
Verde”… Baita gure txikitako gelaz eta gelakideen inguruan ere. Honen arira,
bere garaiean ateratako gelako argazkia erakutsi zidan. Garbi dago gustura egon
ginela, bai bera eta bai ni.
Kontatu zidanez irakasle lana ez
da askok pentsatzen duten bezain erreza, inplikazioa eta pazientzia ugari
eskatzen duelako. Baina, benetan gustuko baduzu asko ematen dizun lanbidea
dela esan zidan, aberasgarria. Amaieran, etorkizuneko irakasleari aholku bat
emateko eskatu nion, eta hau esan zidan: “lanbide honetarako ilusioa eta
gogoa behar da, horrekin asko egina daukazu”. Hain zuzen ere, 28 urteren
ondoren Martak mantentzen duena.
Aukera ona ematen du Marta, espero dut zuk ere 28 urteren ondoren horrela ibiltzea.
ErantzunEzabatu--
Oraintxe arte denei erantzun diet pertsonalki eurena irakurrita, baina orain askok batera idatzi duzuenez, kafea denentzat:
Lanaren hurrengo zatiak hiru pausu ditu:
1) Egin zerrenda bat ikasi dituzuen gauzekin;
2) zerrenda horren sailkapena egin
3) Sailik sail berriro irakurri, ea ideia gehiago badatozkizun.
Hori datorren martitzenean erabiliko dugu.