motibazioa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
motibazioa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2013(e)ko azaroaren 2(a), larunbata

ADIMEN EMOZIONALA, BIZITZAN ETA HEZKUNTZAN BEHARREZKO

Adimen emozionala gure sentimendu eta emozioen kudeaketaz arduratzen da, bizitzarako, behar-beharrezko gaitasuna. Adimen koziente altua edukitzeak ez dizkizu pertsonen arteko harreman onak bermatzen, eta prestigio eta zoriontasun bermerik ere ez du ematen. Enpatiak, norberarenganako konfiantzak... ordea bai. Ezin uka daiteke bizitza emozionala irmotasun handiagoz edo gutxiagoz garatu eta finkatu daitezkeen trebetasunez osatua dagoela. Horren nagusitasunak mugatuko du bizitzan aurrera egitea edo geldirik geratzea eragiten duen motibo nagusia. Daniel golemanek adimen emozionala bizitzako arrakastaren (edo porrotaren) giltza zela esan zuen eta H. Gadner-en Adimen Anitzen Teoriak dio arrakastaren %80 emozioei dagokiela.

Adimen emozionala sentimenduen, nortasunaren eta bulkada moralaren lotura bihurtzen da. Ezin dugu ahaztu bulkada emozioaren ibilgailua dela eta bulkada guztien funtsa ekintza bultzatzen duen sentimendu hedakorrean dagoela. Autokontrolik ez duten pertsonak eta bulkaden menpe daudenak urritasun moralean murgildurik egoten dira (analfabetismo emozionala). Egokitzapen arazoak izaten dituzte eta honek kalte larriak dakartza: drogen-kontsumoa, indarkeria, haurduntza goiztiarra, suizidioak... 

Bizitzarako bezain garrantzitsua da hezkuntzan gaitasun hau garatua izatea, izan ere, jakin emozioak eta estrategia emozionalak irakatsi eta ikasi egiten direla. Eskolak haurrari egiten dion ekarpen nagusiena hau da: bere abilezia pertsonalak osotasunean garatuko diren lekua aurkitzen du, non asebeterik eta prest sentituko diren. Adimen emozionalaren muina sentimendu bat agertzen den unean bertan ezagutzeko gaitasuna da. Gaitasun hori funtsezkoa da geure burua ezagutzeko eta segurtasuna izateko.

Batetik, emozioak kontrolatzeko gaitasuna ematen du. Autokontrol horren abitartez tentsio desatseginetatik aska gaitezke, eta egoera latzei aurre egiteko eta konpontzeko gaitasuna igo egiten da (AE intrapertsonala). Gainera, besteen emozioak ezagutzen laguntzen du. Pertsonen arteko harremanak hobetzeko herri gaitasuna barneratzen du (enpatia). Erlazio sozialak ugaritzea ahalbidetzen du eta hainbat aktibitate profesional garatzeko gaitzen du (AE interpersonala). Aldi berean, sistema kognitiboak, afektiboak eta portaerazkoak indartzen ditu. azkenik erlazioen kontrolean eragina du. Besteen emozioekin sintonizatzeko eta erlazionatzeko abilezia. Honen barnean sartzen dira ospea, lidergoa eta eraginkortasun interpertsonala.

Hauek dira adimen emozionalak ahalbidetzen dituen gaitasunak: Ongizate pertsonala, pertsona arduratsu, konprometitu eta kooperatiboa izatea eta bizi kalitate fisiko eta emozionala hobetuz zoriontsuago izatea. Honek azken finean laneko arrakasta dakar. Ikasleen emaitzak hobetu eta motibazioa lantzen dira, baita ikasleen arteko harremanak. Sentimendu negatiboek ez dute lekurik, horrela, eskola porrota, ikasteko zailtasunak, ikaskideen harreman zailtasunak, ikasketak goiz uztea... bezalako arazoak ekidin daitezke. Gainera, 

Irakasleari dagokionez, ere bere funtzioan inteligentzia emozionalak eragin handia du. Ikasleen inteligentzia emozionala landu eta garatzeko, irakasleak ere berea landua izan behar du. Horrela, afektuak, espektatibek (Pigmaleon efektuan ikusi genuen bezala) eta motibazioak berebiziko garrantzia dute. Beraz, ikasle-irakasle interakzioa emankorra da bi aldeentzako. Garrantzitsua da haurren emozioei erreparatzea. Emozio horietan baitago beraien jokaera ulertzeko giltza. Horretarako, Emozioak landu egin behar baitira, beste ikaskideak eta irakasleak ongi ulertu eta adierazteko.

Gai honen inguruan, generoaren arabera adimen emozionalaren gaitasuna gehiago ala gutxiago garatua dagoela. Tradizionalki, esan ohi da emakumeak sozializatzen zirela haien garapen emozionalari prioritatea ematen ziotelako eta hobeak direla emozioak ulertzen eta haien maneiamenduan. Hainbat ikerketa egin dira baieztatzeko hipotesi hori, baina ez dira nahiko ikerketa eta ondorio, konklusio firme batera iristeko. Sexu aferatik haratago joan beharra dago, estereotipoak gutxiagotuz.

Adimen emozionalaren garrantzia zein den jakinda, oraindik ere klaseetan oso gutxi lantzen den gaitasuna da, eta gizabanakoaren formazio integralerako behar-beharrezkoa.

Adimen emozionalean sakontzeko erabilitako iturriak hemen, hemen, hemen, hemen eta hemen

2013(e)ko urriaren 5(a), larunbata

ROSENTHAL PSIKOLOGOAren ESPERIMENTUko ARAZOEI KONPONBIDEAK EMATEN

    
   Lehengo egunean ikusitako artikuluan, “Experimento de Robert Rosenthal”-en, psikologo honek egindako froga batetaz hitz egiten da. Frogaren afera, aspaldian Hans Azkarra zaldiaren kontuagatik izan zen. Honek inoiz munduan egon zen zaldi azkarrenaren roll-a betetzen zuen, baina ez zen zaldia bera azkarra zena; baizik eta hezitzaileak modu berezi batez hezi zuelako zekizkien hainbeste gauza. Ondorioz, Rosenthalek bere froga martxan jartzeko Hansen istorioa hartu zuen abiapuntu. Psikologoak, ikasle normal (superdotatua eta atzeratua ez direnak) batzuk hartu zituen. Hauek zozketan bidez, bi klasetan banandu ziren, eta klase bakoitzera irakasle bat eraman zuen. Klase guztitako haurrak normalak (superdotatu eta atzeratuak ez direnak) ziren, baina irakasleei azaldu zitzaien, klase batetako haur guztiak superdotatuak zirela. Horrek espektatiba okerrak eratu zituen ikasleekiko.
Frogaren ondorioa izan zen, espektatiba, nota,... hobeak eman zituztenak superdotatuak zirela, haien irakasleak beste irakasleak baino arreta gehiago jartzen zielako haren haurrei.

     Honek guztiak zer esan nahi du? Irakasleak banan-banan haur bakoitzari arreta eta afekibitatearekin haurrak nota hobeak atera ditzakela? Bai. Irakasleak eragina du haurrengan, baina nork dio arazoak sor ez ditzakela? Inork, normalena arazoak loratzea delako.
      Arazo guztietatik nabarmenena da, haur bakoitza den modukoagatik tratatzen dela, hau da, bereizketa egiten da eta horrek alde oker gehiago dauzka onak baino, modu batean, haur hori diskriminatzen hari baitzara. Haurra diskriminatuta badago, arazo gehiago egongo dira, haurrek haien artean ere diskriminatzen eta bereizten hasiko baitira. Horrenbestez, nik, irakasle izatean, ez nuke inola ere bereizketa eta diskriminaziorik bultzatuko. Ume guztiei modu batean gauzak azalduko nieke eta laguntza behar dutenei gehiago emango nien, denak adimen gorentsu antzeko batera heltzeko xedearekin. Hau bultzatzeko, modan jarri den talde-lanak egingo nituzke, kide bakoitzak aportazioak emateko, denok baitugu zerbait taldeari lagundu dakiokena.
      Bestalde, arreta eta afektibitatea haurretan banatzen ez bada, umeak desmotibatu daitezke eta irakasle utopikoaren lanetako bat da haurra motibatzea. Motibazioak ikasteko gogoak eman ditzake eta haurra itzaltzen baduzu kosta egingo zaizu berpiztea, oztopoak jarriko dizkizu eta. Motibazio hori ez galtzeko klase dibertigarriak, erakargarriak, dinamikoak egin behar dira ikasle guztiek parte hartzeko, eta nire ustetan, irakasleak ere haurrekin jolasten badu onuragarria da bi aldeentzat, ikasleak motibazio “extra” bat dutelako eta irakasleak haurrekiko harrema sendotu dezakelako eta haiengandik zertxobait ikasi.
    Bukatzeko, azken arazoetako bat da gure sozietatean egiten den gauza arrunt bat, epaitu. Pertsona aurretik ezagutu gabe epaitu egiten dugu nonbaitetik ateratako aurreiritzien bidez. Horrek hezkuntza mailan arazoak ekar ditzake, irakasleak ume bat zerbait dela pentsatu dezakelako, horren arabera jokatu eta denboraren poderioz uste zuena faltsukeri bat zela ohartu. Denbora luze horretan umea nola sentitu da? Oso oso gaizki. Hori konpontzeko egin daitekeen gauza bakarra da aurreiritzien bidez inoiz ez jokatzea, hau da, lehenik eta behin pertsona ezagutu, berataz ditugun aurreiritziei kasurik ez eginez eta ondo ezagutzean, ezagutza horren arabera jokatuz.

      Laburbiltzeko, Johann Wolfgang Goethe -k esandakoarekin geratzen naiz: “Pertsona bat bera den bezala tratatzen badugu, den modukoa izaten jarraituko du; baina, izan daitekena bezala tratarazten badugu, orduan nahi duena izatera iritsi daiteke”.


Robert Rosenthalen esperimentua, arazoei konponbideak



Asteazkenean irakurri genuen artikulua "·Experimento de Robet Rosenthal" izan zen. Bertan, 1964an egindako hezkuntzaren inguruko esperimentu batez hitz egiten da. Izan ere, Robert Rosenthalek, psikologiako irakaslea zenak, ikasle multzo bat bi klasetan banatu zituen zozketaz, gela bakoitzari irakasle bat egokituz. Irakasle bati bere ikasleak inteligentzia aldetik azkarrak zirela esan zitzaion (nahiz eta horrela ez izan) eta besteari, aldiz, normalak. Urtebete geroago psikologo hau ohartu zen, ikasle “azkar” horiek nota hobeak ateratzen zituztela, irakasleak espektatiba gehiago zituelako ikasle horiengan beste irakasleak baino.
Hala ere honek arazo batzuk ekar al ditzake? Nire ustez bai. Hasteko, argi dago irakaslek ikasleekiko duen inplikazioa ez dela berdina. Hau da, adibidez gerta daiteke irakasleak atentzio gehiago jartzea intelektualki azkarragoak ematen duten horietan eta ondorioz, diskriminazioak edo bereizketan gerta daitezke. Honen irtenbide bakarra, nire aburuz, denei berdin tratatzea izango litzateke, denei gutxi gorabehera galdera kopuru berdina eginez, denei aditasun maila berdina eskainiz, etab. horrela inor baztertua sentitu ez dadin. Bestalde, irakasleek ikasle batzuengan espektatiba onak dituzten bitartean, beste hainbatengan txarrak edukiko dituzte. Beraz, honen ondorio nagusiena, ikaslea desmotibatzea da. Esaterako, irakasle batek ume bati zerbait lortzea ezinezkoa duela badio, ume hori desmotibatu egingo da eta berak nahi duen helburu hori lortzea geroz eta ezinezkoagoa izango zaio. Beraz, ikasle guztiengan espektatiba onak izatea oso garrantzitsua da niretzat. Azkenik, irakasle batek dituen aurreiritziek espektatiba okerrak sor ditzake eta honek ikasleengan eragin zuzena dauka. Adibide garbiena hau izan daiteke: Ikasle bat matematiketan ona bada baina irakasleak dituen aurreiritziengatik ez dio inoiz kasurik egiten, agian ikasle horrek ezin du daukan edo dakien guztia eman. Ondorioz, nire ustez garrantzitsua da pertsona bat ezagutu aurretik ditugun iritzi horiek baztertzea eta ondo ezagutu dugunean, horren arabera jokatzea.
Honekin guztiarekin ondoriozta dezakegu, pertsona bat bera den bezala tratatzen badugu berdin jarraituko duela, baina bera izan daitekeena bezala tratatzen badugu agian bere helburuak lortzea gertuago izango du. Hau da, irakasleak ikasle guztiengan era berdinean espektatiba onak izan behar ditu, inor ez baztertua sentitzeko eta ikasleek lortu nahi dutena lortzeko.

2013(e)ko urriaren 4(a), ostirala

ROBERT ROSENTHAL-EN ESPERIMENTUA, PIGMALION EFEKTUA.


R. Rosenthalek 1964an esperimentu bat jarri zuen abian (hemen). Normaltzat har daitekeen ikasle multzoa bi gelatan banatu zuen, eta irakasleetako bati bere haurrak oi baino adimentsu eta azkarragoak zirela esan zitzaion. Beraz, gela bakoitzeko irakasleak beraien ikasleekiko espektatiba faltsuak sortu zituzten. Espektatiba hobeak ematen zituzten ikasleak inplikazio eta afektibitate gehiagorekin tratatu zituen irakasleak, baina besteen kasuan ez zen horrela izan. Ikerketak ondorioztatu zuen, hainbat urteren buruan, ikasle “onek” emaitza hobeak erdietsi zituztela (hasieran konpetentzia maila berdina izan arren), eta beraz, espektatiba onek eragindako interakzio positiboak emaitzetan hobekuntza dakarrela. 

Zalantzarik gabe, esperimentu honek hezkuntza-sistemarekin erlazio hertsia du. Ikastetxeetan ikasle eta irakasleen aurrez-aurreko hartu-emana etengabea da, eta, kontuan hartu behar da ikerketan alde positiboa nabarmentzen bada ere, txanponaren beste aldea ere baduela. Izan ere, zenbait arazo sor daitezke. 

Lehenik eta behin hezkuntza selektiboa egiten du, azkarrei garapenerako aukera emanez eta zailtasunak dituztenak horretaz pribatuz (azken finean diruarekin gertatzen dena). Ondorioz, txikitan jakintzak barneratzea kostatzen zaienak jokoz kanpo geratzen dira, gerora besteen pare jartzeko gai badira ere. Ez da batere juxtua laguntza gutxien behar dutenei gehien behar dutenei baino arreta gehiago eskaintzea. Hori horrela izanik, zailtasunak dituzten umeen garapen eskolarra oztopatzen da eta  umeen artean bereizketa eta diskriminazio kasuak sor daitezke. Beraz, ni irakasle naizenean ikerketan irakasleek hartzen duten aurkako jokaera izango dut, laguntza behar dutenekin berdin-berdin inplikatuz. Honekin esan nahi dut irakasleak haurren aniztasun eta ezberdintasunak kontuan hartuta, beharrezkoa dela ikasle bakoitzera egokitzea, baina guztiekin inplikazio berdina izan behar du. Inor denean onena ez dela kontuan izanik, eduki ezberdinetako ariketa/jarduerak plantea daitezke, eta horietan ondo eta gaizki moldatzen direnak nahastuz taldetxoak egin. Adibidez, matematika-gunean taldetxoa ariketak egiten egon ondoren musika gunera joango litzateke… Eduki asko lantzeaz gain ikasleak elkar aberasten dira (elkar lan egiten, bestearengandik ikasiz...).

Gainera, kontuan hartu behar da “Pigmalion efektua” positiboa zein negatiboa izan daitekeela, hau da, umeari behar bezalako atentzioa eskaintzen ez bazaio, duen gaitasuna baino gutxiago ematea dauka, motibazioa galdu dezake, eta auto-estima kaltetzea dauka. Klaseetan jarduera dinamiko eta dibertigarriak burutzea soluzioa izan daiteke. Adibidez, haurrek euren bertuteak ikaskideei erakustea. Esaterako, gitarra jotzen dakienak kanta bat jo dezala; ondo marrazten duenak marrazki bat egin dezala gelako kortxoan jartzeko… Era berean motibazio falta duen irakaslearentzat ere soluzioa da, jarduera berritzaileekin lana arinago egiten zaio eta.

Beste bat irakasleak umearen onena atera nahian behar baino gehiago exijitzea da. Umeak gaitasunak baditu, gelan bertan posible du eduki konplexuagoak lantzea, baina umea ito gabe. Bestela umea nazkatzeko aukera dago. Era berean, zailtasunak dituen umearen aurrean irakasleak etsi dezake. Kasu honetan, ariketa errazagoak jarriko nizkioke, garapenean ez ataskatzeko eta pixkanaka bada ere, aurrera jarraitzeko. 

Laburbilduz, irakasleak aurreiritzi zein kalifikazioetan oinarrituta ikasleekiko inplikazio ezberdina izateak ez du laguntzen. Ikus daitekeenez, horrek sortzen dituen arazoak ugari dira eta. Irakasleak kasu bakoitzera egokitu behar du, denei garrantzia berdina emanez. Azken finean, hori da umeek barruan duten guztia ateratzeko modurik onena.