2013(e)ko urriaren 5(a), larunbata

Pigmalion efektua, Robert Rosenthal-en esperimentua

Gaurko klasean Pigmalion efektua zertan dantzan azaltzen duen artikulu bat irakurri dugu. Lege honek dio hezitzaile batek ikaslearekiko duen perspektibak era negatiboan edo eta positiboan eragiten dezakeela. Horretarako Robert Rosenthal-en esperimentua irakurri dugu eta bertan azaltzen zen esperimentuan honetan zatzan: Maila bereko bi klaseri test moduko bat egin zitzaien, gutxi gora bera lehen esan moduan emaitza antzekoak atera ziren. Baina, gela bateko irakasleari ikasle miresgarriak zituela esan zitzaion eta besteari berriz, haur arruntak. Urtebete geroago, berriro ere beste test bat egin zitzaien eta ikasle ¨miresgarriek¨ kalifikazio hobea atera zuten. Honekin frogatzen da irakasleak duen jarreraren eragina. Hau irakurri ostean gure taldeak hiru arazo planteatu zituen.

Irakasleak ikaslearekiko duen inplikazioa ez da berdina. Izan ere, bere aurre iritziengatik batzuk hobetzat hartuko ditu eta besteak kaskarragotzat. Horrela klasea mailakatu egingo du, eta inkonstienteki  batzuei preferentzi handiagoak emango dizkie. Artikulu honetan ezartzen duen bezala: irribarre gehiago egin, galdera gehiago zuzendu ikaslearengana… Honi aurre egiteko, irakasleak argi eta garbi eduki behar du denak iritsi daitezkeela nahi duten mailara. Aurre iritziei kasurik egin gabe zuzendu behar dituela lanak. Izan ere, test bat gaizki egin izanagatik ez du esan nahi ez duzula ikasketetarako balio.

 Espektatiba txarrek ikaslea desmotibatzen dute. Irakasleak uste badu ezin dituzula jakintzak ongi menderatu edo eta ezin duzula nota onak atera bere ikasgaian, zeuri ere inkostienteki hori irudituko zaizu. Horrela, ikasle horiek ez gaituak sentituko dira eta kalifikazio baxuagoa aterako dute beren notetan. Egia da, Pigmalion efektuak baita ere ondorio positiboak ekar ditzazkela. Baina, ez ikasle guztientzat. Horregaitik lehen aipatu dudan moduan irakaslearen jarrerak ondoria negatibo zein positibo ekar dezake.

Bukatzeko, uste dut irakaslea izango naizen aldetik ikasle guztiei berdin tratatu behar zaiela. Guztiei ateratzen dutena baino kualifikazio hobea atera dezaketela adierazi. Galderak, lanak, presentazioak, talde lanak, jolasak… egiterako momentuan denek aukera berdinak edukitzea. Horrela, ikaslea motibatu  egingo zenuke nahiz eta lehenengoan gaizki atera. Bestela diskriminatuta sentituko da.

1 iruzkin:

  1. Kaixo.
    Orain 110 posti erantzun behar diedanez, erantzun bakar bat denontzat, amaieran bakoitzarentzako zatia
    ---------------------------------------
    ---------------------------------------
    Idatzitako guztietatik ideia batzuk iruzkinduko ditut, sakonago pentsatu beharrekoak. Ez hartu txartzat, ideia interesgarri ugari baitaude; baina denei erantzun behar badizuet, horrela baino ez dakit egiten.
    -
    Uste dut, Jone, idatzitakoa argitaratu baino lehen berriro irakurri behar duzula. Zurean egin handi eta huts handiak baitaude. "Legea"? zein lege?
    Egia da, Pigmalion efektuak baita ere ondorio positiboak ekar ditzazkela. Baina, ez ikasle guztientzat. diozu; nik ez dut ulertzen zergatik diozun "guztientzat positiboak ez". Denen gaineko aurreiritzi positiboa izanez gero, zergatik ez?
    Agian, hori nola egin daitekeen ikustea kostatuko zaizu, baina ahal da.

    ErantzunEzabatu