2013(e)ko urriaren 5(a), larunbata

ROSENTHAL PSIKOLOGOAren ESPERIMENTUko ARAZOEI KONPONBIDEAK EMATEN

    
   Lehengo egunean ikusitako artikuluan, “Experimento de Robert Rosenthal”-en, psikologo honek egindako froga batetaz hitz egiten da. Frogaren afera, aspaldian Hans Azkarra zaldiaren kontuagatik izan zen. Honek inoiz munduan egon zen zaldi azkarrenaren roll-a betetzen zuen, baina ez zen zaldia bera azkarra zena; baizik eta hezitzaileak modu berezi batez hezi zuelako zekizkien hainbeste gauza. Ondorioz, Rosenthalek bere froga martxan jartzeko Hansen istorioa hartu zuen abiapuntu. Psikologoak, ikasle normal (superdotatua eta atzeratua ez direnak) batzuk hartu zituen. Hauek zozketan bidez, bi klasetan banandu ziren, eta klase bakoitzera irakasle bat eraman zuen. Klase guztitako haurrak normalak (superdotatu eta atzeratuak ez direnak) ziren, baina irakasleei azaldu zitzaien, klase batetako haur guztiak superdotatuak zirela. Horrek espektatiba okerrak eratu zituen ikasleekiko.
Frogaren ondorioa izan zen, espektatiba, nota,... hobeak eman zituztenak superdotatuak zirela, haien irakasleak beste irakasleak baino arreta gehiago jartzen zielako haren haurrei.

     Honek guztiak zer esan nahi du? Irakasleak banan-banan haur bakoitzari arreta eta afekibitatearekin haurrak nota hobeak atera ditzakela? Bai. Irakasleak eragina du haurrengan, baina nork dio arazoak sor ez ditzakela? Inork, normalena arazoak loratzea delako.
      Arazo guztietatik nabarmenena da, haur bakoitza den modukoagatik tratatzen dela, hau da, bereizketa egiten da eta horrek alde oker gehiago dauzka onak baino, modu batean, haur hori diskriminatzen hari baitzara. Haurra diskriminatuta badago, arazo gehiago egongo dira, haurrek haien artean ere diskriminatzen eta bereizten hasiko baitira. Horrenbestez, nik, irakasle izatean, ez nuke inola ere bereizketa eta diskriminaziorik bultzatuko. Ume guztiei modu batean gauzak azalduko nieke eta laguntza behar dutenei gehiago emango nien, denak adimen gorentsu antzeko batera heltzeko xedearekin. Hau bultzatzeko, modan jarri den talde-lanak egingo nituzke, kide bakoitzak aportazioak emateko, denok baitugu zerbait taldeari lagundu dakiokena.
      Bestalde, arreta eta afektibitatea haurretan banatzen ez bada, umeak desmotibatu daitezke eta irakasle utopikoaren lanetako bat da haurra motibatzea. Motibazioak ikasteko gogoak eman ditzake eta haurra itzaltzen baduzu kosta egingo zaizu berpiztea, oztopoak jarriko dizkizu eta. Motibazio hori ez galtzeko klase dibertigarriak, erakargarriak, dinamikoak egin behar dira ikasle guztiek parte hartzeko, eta nire ustetan, irakasleak ere haurrekin jolasten badu onuragarria da bi aldeentzat, ikasleak motibazio “extra” bat dutelako eta irakasleak haurrekiko harrema sendotu dezakelako eta haiengandik zertxobait ikasi.
    Bukatzeko, azken arazoetako bat da gure sozietatean egiten den gauza arrunt bat, epaitu. Pertsona aurretik ezagutu gabe epaitu egiten dugu nonbaitetik ateratako aurreiritzien bidez. Horrek hezkuntza mailan arazoak ekar ditzake, irakasleak ume bat zerbait dela pentsatu dezakelako, horren arabera jokatu eta denboraren poderioz uste zuena faltsukeri bat zela ohartu. Denbora luze horretan umea nola sentitu da? Oso oso gaizki. Hori konpontzeko egin daitekeen gauza bakarra da aurreiritzien bidez inoiz ez jokatzea, hau da, lehenik eta behin pertsona ezagutu, berataz ditugun aurreiritziei kasurik ez eginez eta ondo ezagutzean, ezagutza horren arabera jokatuz.

      Laburbiltzeko, Johann Wolfgang Goethe -k esandakoarekin geratzen naiz: “Pertsona bat bera den bezala tratatzen badugu, den modukoa izaten jarraituko du; baina, izan daitekena bezala tratarazten badugu, orduan nahi duena izatera iritsi daiteke”.


1 iruzkin:

  1. Kaixo.
    Orain 110 posti erantzun behar diedanez, erantzun bakar bat denontzat, amaieran bakoitzarentzako zatia
    ---------------------------------------
    ---------------------------------------
    Idatzitako guztietatik ideia batzuk iruzkinduko ditut, sakonago pentsatu beharrekoak. Ez hartu txartzat, ideia interesgarri ugari baitaude; baina denei erantzun behar badizuet, horrela baino ez dakit egiten.
    -
    Gorka, zure kasuan, zail egiten zait ulertzea komunikatu nahi duzun ideia; ez duzu argi zer uste duzun, zer egin behar litzatekeen edo zer uste duzun egingo duzula. Ulertzen dut, bai urreiritzien bidez inoiz ez jokatzea, hau da, lehenik eta behin pertsona ezagutu, berataz ditugun aurreiritziei kasurik ez eginez eta ondo ezagutzean, ezagutza horren arabera jokatuz. esaten duzula; baina hori nola egiten den (edo nola uste duzun egin daitekeela ez. Agian nire arazoa izango da nik ezinezkoa dela ikusten dudalako eta ez zaidalako bururatzen bestela ikus daitekeenik.

    ErantzunEzabatu