René Diekstra psikologo holandarrak haurrei emozioak interpretatzen irakatsi behar zaiela uste du, etorkizunean lagungarri eta onuragarri izan dakiekelako. Azterketa bat eginda dago non haurren notak hobera jotzen duten eta lan egiteko prestatuagoak daudela nabaria den. Horrenbestez, gaurko hezkuntzan ikertu da eta arazoak daudela nabarmena da. Gaur egungo hezkuntzak hiru arazo larri ditu: lehenengoa, kontuan ez izatea neurozientziako bi irakasgai garrantzitsuenak: arrazoiak ez duela balio emoziorik gabe; eta bestea, garuna organo oso sofiskatua dela, zaila ulertzen. Bigarrena, irakasleek ez onartzea gaur egungo klaseetako kultura aniztasuna, ezta ikasle guztiek amankomunean dutena, EMOZIOAK. Hirugarrena, ikasgaien hierarkizazioa da, hau da, giza eta emozio ikaskuntzak beste ikasgaien pare ez egotea. Honen konponbide bakarra, klaseetan giza eta emozio ikaskuntza sartzea da, oreka bermatuz.
Bestalde, René Diekstrak dio eskolak garrantzitsuak direla komunitate berriak sortzen baitira bertan zeintzuk elkar lan egin behar eta elkar biziraun behar duten. Eskoletan gainera jendea tratatzen ikasten duzu, haiekin bizi baitzara.
Oraingoz, historian zehar, hainbat eskola eredu egon dira: eskolastikoak, eskola latindarrak,... helburu gisa pertsonalitateak eratzea zen, hau da, bakoitzaren jokatzeko era. Denborarekin aldatzen joan zen, beste eredu batzuk jartzen ziren bitartean. Helburuak ere aldatzen joan ziren, eta azken finean, asko aldatu zen; pertsonalitatea eratzea izatetik, ekonomiko izatera pasa baitzen. Gaur egun, garapen orokorra omen da xedea, hau da, aspektu kognitiboak, intelektualak, sozialak, emozionalak eta etikoak tratatzen dira; baina, errealitatean azkeneko hiruak ez dira asko lantzen. Hiru horiek lantzeko, leheneko pausua da, haurrak jakitea bere emozioak hautematen eta kudeatzen, eta hori nire kasuan eta gaur egungo ikasleenean ez da ikasten, giza eta emozio ikaskuntza ezagatik.
Emozioak ulertzeko gai bagara, hobeto funtzionatuko genuke. Esaterako, gauza bat ateratzen ez bazaizu "Ze kaka! Honek ez du ezertarako balio" esan beharrean, "Uste dut ez nagoela prest horretan aritzeko" esango genukeen. Horrekin lortzen dena lagundu nahi zaitunak badakiela nondik jo, baina beste modura inork ez lizuke lagunduko. Honekin baita etorkizunean delinkuentzia gehiago ez egotea lortuko zen eta klaseetan hainbesteko desmadrea ez egotea ere bai; baina gehien bat, errendimendu akademiko hobea.
Bukatzeko,gomendatu nahi dizuet aurrean duzuen dokumentala ikustea, argi eta garbi azaltzen baitu nik esandakoa. Ez al duzue uste pertsona hobeak izango ginatekeela klase horiek eman izan bagenitu? Eta zergatik ez dira eman inoiz?
Gogoratu ezazue "Haur eta gazteei galarazten ari diegu garapen hoberena, giza eta emozio ikaskuntza debekatzen diegunean" René Diekstrak esana.
Ezagutzen izan dut bideoa; interesgarriak dira bertan esaten diren zenbait kontu.
ErantzunEzabatuInteresatu zaizunez, uste dut lan gutxixeago egin behar zenuela zehatz mehatz azaltzen, azkenean, horrek, zehaztasunez landu ahal duzun horretara mugatzen baitzaitu; eta lan gehixeago egin behar zenukeela horrek zuri zer ematen dizun edo zuk zer eman dezakezun pentsatuaz. Hasierakoa zehaztasunez esan beharrean, ikuspegi orokorra eman eta zuzenean sartu zure bizi-historia aztertzera edota zure etorkizuna pentsatzera. Nire galdera: nola egingo duzu zuk, Gorka, zure ikasleen adimen emozionala zure gaur eguneko ikaskideena baino handiagoa izateko? Lan hobeak izateko, nota hobeak izateko, euren buruarekin pozago eta hobeto bizi daitezen?