Orain dela bi aste inguru irakasle funtzioko irakasleak miresten genuen
irakasle bati elkarrizketa bat egin behar geniola esan zigun eta momentu
horretatik garbi nuen zeini egingo nion, azken bi urteotan nire irakasle eta
bigarrengo batxilergoan tutorea ere izan den irakasleri, Arantzari. Izan ere, nire
ustez hau da bizitza osoan eduki dudan irakasle hoberenetarikoa, hoberena izan
ez bada eta bera da gehien miresten dudan irakaslea. Pertsona honi buruz
gustatzen zaidan gauzarik nagusiena, ikasleekin duen edo lortzen saiatzen den
hurbiltasuna da eta gehienetan bere helburua lortzen duela esango nuke.
Aurreko ostiralean egin nion elkarrizketa eta espero nuena baino motzagoa
izan arren, oso aberasgarria izan daitekela uste dut, gauza interesgarri asko
kontatu baitzizkidan eta hainbat gauza
berri ikasi bainituen. Gainera, gurekin izandako oroitzapenak ere gogorarazi
genituen eta oso gustura egon nintzen berekin. Hasiera batean, berari buruzko
galderak egin nizkion eta ondoren galdera sakonagotara jo nuen. Honez gain, garbi
utzi zidan benetan ofizio honi buruz ikasi, praktiketan edo klaseak ematen
egiten dela, esperientzia azpimarratuz eta arrazoi guztia duela esango nuke. Azkenik,
uste dut, Arantzak, galdera guztiei gustu handiz erantzun ziela gainera eta bera ere bere
pasadizoak kontatzen gustura egon zela.
Uh! Pena ematen dit zuk espero baino denbora gutxiago iraun izanak, miresten duzula agerian utzi baituzu. Bestalde, gauzak ikasteko balio izan dizula ere nabarmendu duzu; eskerrak!
ErantzunEzabatu-----------
Ba, bigarren zatiak hiru pausu ditu:
1) Egin zerrenda bat ikasi dituzuen gauzekin;
2) zerrenda horren sailkapena egin
3) Sailik sail berriro irakurri, ea ideia gehiago badatozkizun.
Hori datorren martitzenean erabiliko dugu.