Asteazkenean irakurri genuen artikulua "·Experimento de Robet Rosenthal" izan zen. Bertan, 1964an egindako hezkuntzaren
inguruko esperimentu batez hitz egiten da. Izan ere, Robert Rosenthalek,
psikologiako irakaslea zenak, ikasle multzo bat bi klasetan banatu zituen
zozketaz, gela bakoitzari irakasle bat egokituz. Irakasle bati bere ikasleak
inteligentzia aldetik azkarrak zirela esan zitzaion (nahiz eta horrela ez izan)
eta besteari, aldiz, normalak. Urtebete geroago psikologo hau ohartu zen,
ikasle “azkar” horiek nota hobeak ateratzen zituztela, irakasleak espektatiba
gehiago zituelako ikasle horiengan beste irakasleak baino.
Hala ere honek arazo batzuk ekar al ditzake? Nire
ustez bai. Hasteko, argi dago irakaslek ikasleekiko duen inplikazioa ez dela
berdina. Hau da, adibidez gerta daiteke irakasleak atentzio gehiago jartzea
intelektualki azkarragoak ematen duten horietan eta ondorioz, diskriminazioak
edo bereizketan gerta daitezke. Honen irtenbide bakarra, nire aburuz, denei berdin
tratatzea izango litzateke, denei gutxi gorabehera galdera kopuru berdina
eginez, denei aditasun maila berdina eskainiz, etab. horrela inor baztertua
sentitu ez dadin. Bestalde, irakasleek ikasle batzuengan espektatiba onak dituzten
bitartean, beste hainbatengan txarrak edukiko dituzte. Beraz, honen ondorio
nagusiena, ikaslea desmotibatzea da. Esaterako, irakasle batek ume bati zerbait
lortzea ezinezkoa duela badio, ume hori desmotibatu egingo da eta berak nahi
duen helburu hori lortzea geroz eta ezinezkoagoa izango zaio. Beraz, ikasle
guztiengan espektatiba onak izatea oso garrantzitsua da niretzat. Azkenik, irakasle
batek dituen aurreiritziek espektatiba okerrak sor ditzake eta honek
ikasleengan eragin zuzena dauka. Adibide garbiena hau izan daiteke: Ikasle bat
matematiketan ona bada baina irakasleak dituen aurreiritziengatik ez dio inoiz
kasurik egiten, agian ikasle horrek ezin du daukan edo dakien guztia eman. Ondorioz,
nire ustez garrantzitsua da pertsona bat ezagutu aurretik ditugun iritzi horiek
baztertzea eta ondo ezagutu dugunean, horren arabera jokatzea.
Honekin guztiarekin ondoriozta dezakegu, pertsona
bat bera den bezala tratatzen badugu berdin jarraituko duela, baina bera izan
daitekeena bezala tratatzen badugu agian bere helburuak lortzea gertuago izango
du. Hau da, irakasleak ikasle guztiengan era berdinean espektatiba onak izan
behar ditu, inor ez baztertua sentitzeko eta ikasleek lortu nahi dutena
lortzeko.
Kaixo.
ErantzunEzabatuOrain 110 posti erantzun behar diedanez, erantzun bakar bat denontzat, amaieran bakotxarentzako zatia
---------------------------------------
---------------------------------------
Idatzitako guztietatik ideia batzuk iruzkinduko ditut, sakonago pentsatu beharrekoak. Ez hartu txartzat, ideia interesgarri ugari baitaude; baina denei erantzun behar badizuet, horrela baino ez dakit egiten.
-
Honen irtenbide bakarra, nire aburuz, denei berdin tratatzea izango litzateke, denei gutxi gorabehera galdera kopuru berdina eginez, denei aditasun maila berdina eskainiz, etab. horrela inor baztertua sentitu ez dadin. diozunez, ematen du denek beharrizan bertsuak dituztela, ez dagoela alderik ikasle batetik bestera. Baiana horrela gutxi behar duenari gehiegi ez ote zaio ematen? Gehiegi ematea ez ote da txarra?
Geroado diozu garrantzitsua da pertsona bat ezagutu aurretik ditugun iritzi horiek baztertzea eta ondo ezagutu dugunean, baina: Nola dakizu noiz ezagutzen duzu inor? Nola dakizu benetan ezagutzen duzula eta ez dela zure iritzi soil bat besteak sorrarazten dizuna? Nola egingo duzu ondo ezagutzeko ikasle bat, zu ez bazara bere gustuko?