Kaixo! Berriro
ere hemen gara hezkuntzaren inguruko zerbait komentatu nahian! Gaurkoan
Legazpiko neska gazte batek LOMCEren inguruan egindako bideo bat igoko dugu.
Izan ere, atzo onartu zuten Espainiako kongresuan LOMCE lege berria inolako
babes parlamentariorik gabe eta
orain senatuaren esku gelditzen da erabakia. Bertan emango diren aldaketetako batzuk, ikasgai nagusiak Espainiaren kontrolpean egotea, sexu araberako bereizketa, lanbide heziketan maila apalago bat, etab. dira. Hemen Wertek proposatutako beste aldaketa nagusienak. Baina benetan hau al da Euskal Herriko haur eta gazteentzat egokiena den hezkuntza sistema? Hemen uzten dizuegu Legazpiko batek egindako erreportai bat eta irakasle eta eskolako guraso elkarteko ama bati egindako elkarrizketa euren iritzia emanez.
Gasteizko Irakasleen Unibertsitate Eskolan Lehen Hezkuntzako Gradua ikasten dihardugun ikasle-talde bat gara, etorkizuneko irakasleak. Blog hau Irakaskuntza Funtziorako sortua izan da. Bertatik hezkuntzaren inguruan biraka dabiltzan gai korapilatsuak zein bizipen pertsonalak helarazi nahi dizkizuegu. Ongi etorri!
hezkuntza-sistema etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
hezkuntza-sistema etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2013(e)ko urriaren 11(a), ostirala
2013(e)ko urriaren 10(a), osteguna
Giza & Emozio Ikaskuntza
René Diekstra psikologo holandarrak haurrei emozioak interpretatzen irakatsi behar zaiela uste du, etorkizunean lagungarri eta onuragarri izan dakiekelako. Azterketa bat eginda dago non haurren notak hobera jotzen duten eta lan egiteko prestatuagoak daudela nabaria den. Horrenbestez, gaurko hezkuntzan ikertu da eta arazoak daudela nabarmena da. Gaur egungo hezkuntzak hiru arazo larri ditu: lehenengoa, kontuan ez izatea neurozientziako bi irakasgai garrantzitsuenak: arrazoiak ez duela balio emoziorik gabe; eta bestea, garuna organo oso sofiskatua dela, zaila ulertzen. Bigarrena, irakasleek ez onartzea gaur egungo klaseetako kultura aniztasuna, ezta ikasle guztiek amankomunean dutena, EMOZIOAK. Hirugarrena, ikasgaien hierarkizazioa da, hau da, giza eta emozio ikaskuntzak beste ikasgaien pare ez egotea. Honen konponbide bakarra, klaseetan giza eta emozio ikaskuntza sartzea da, oreka bermatuz.
Bestalde, René Diekstrak dio eskolak garrantzitsuak direla komunitate berriak sortzen baitira bertan zeintzuk elkar lan egin behar eta elkar biziraun behar duten. Eskoletan gainera jendea tratatzen ikasten duzu, haiekin bizi baitzara.
Oraingoz, historian zehar, hainbat eskola eredu egon dira: eskolastikoak, eskola latindarrak,... helburu gisa pertsonalitateak eratzea zen, hau da, bakoitzaren jokatzeko era. Denborarekin aldatzen joan zen, beste eredu batzuk jartzen ziren bitartean. Helburuak ere aldatzen joan ziren, eta azken finean, asko aldatu zen; pertsonalitatea eratzea izatetik, ekonomiko izatera pasa baitzen. Gaur egun, garapen orokorra omen da xedea, hau da, aspektu kognitiboak, intelektualak, sozialak, emozionalak eta etikoak tratatzen dira; baina, errealitatean azkeneko hiruak ez dira asko lantzen. Hiru horiek lantzeko, leheneko pausua da, haurrak jakitea bere emozioak hautematen eta kudeatzen, eta hori nire kasuan eta gaur egungo ikasleenean ez da ikasten, giza eta emozio ikaskuntza ezagatik.
Emozioak ulertzeko gai bagara, hobeto funtzionatuko genuke. Esaterako, gauza bat ateratzen ez bazaizu "Ze kaka! Honek ez du ezertarako balio" esan beharrean, "Uste dut ez nagoela prest horretan aritzeko" esango genukeen. Horrekin lortzen dena lagundu nahi zaitunak badakiela nondik jo, baina beste modura inork ez lizuke lagunduko. Honekin baita etorkizunean delinkuentzia gehiago ez egotea lortuko zen eta klaseetan hainbesteko desmadrea ez egotea ere bai; baina gehien bat, errendimendu akademiko hobea.
Bukatzeko,gomendatu nahi dizuet aurrean duzuen dokumentala ikustea, argi eta garbi azaltzen baitu nik esandakoa. Ez al duzue uste pertsona hobeak izango ginatekeela klase horiek eman izan bagenitu? Eta zergatik ez dira eman inoiz?
Gogoratu ezazue "Haur eta gazteei galarazten ari diegu garapen hoberena, giza eta emozio ikaskuntza debekatzen diegunean" René Diekstrak esana.
Etiketak:
emozioak,
etorkizunerako irakasle,
garapen orokorra,
geletako dibertsitatea,
Gorka Alakano,
Hezkuntza,
hezkuntza-sistema,
irakasleak,
sagarrondo95
2013(e)ko urriaren 5(a), larunbata
Robert Rosenthalen esperimentua, arazoei konponbideak
Asteazkenean irakurri genuen artikulua "·Experimento de Robet Rosenthal" izan zen. Bertan, 1964an egindako hezkuntzaren
inguruko esperimentu batez hitz egiten da. Izan ere, Robert Rosenthalek,
psikologiako irakaslea zenak, ikasle multzo bat bi klasetan banatu zituen
zozketaz, gela bakoitzari irakasle bat egokituz. Irakasle bati bere ikasleak
inteligentzia aldetik azkarrak zirela esan zitzaion (nahiz eta horrela ez izan)
eta besteari, aldiz, normalak. Urtebete geroago psikologo hau ohartu zen,
ikasle “azkar” horiek nota hobeak ateratzen zituztela, irakasleak espektatiba
gehiago zituelako ikasle horiengan beste irakasleak baino.
Hala ere honek arazo batzuk ekar al ditzake? Nire
ustez bai. Hasteko, argi dago irakaslek ikasleekiko duen inplikazioa ez dela
berdina. Hau da, adibidez gerta daiteke irakasleak atentzio gehiago jartzea
intelektualki azkarragoak ematen duten horietan eta ondorioz, diskriminazioak
edo bereizketan gerta daitezke. Honen irtenbide bakarra, nire aburuz, denei berdin
tratatzea izango litzateke, denei gutxi gorabehera galdera kopuru berdina
eginez, denei aditasun maila berdina eskainiz, etab. horrela inor baztertua
sentitu ez dadin. Bestalde, irakasleek ikasle batzuengan espektatiba onak dituzten
bitartean, beste hainbatengan txarrak edukiko dituzte. Beraz, honen ondorio
nagusiena, ikaslea desmotibatzea da. Esaterako, irakasle batek ume bati zerbait
lortzea ezinezkoa duela badio, ume hori desmotibatu egingo da eta berak nahi
duen helburu hori lortzea geroz eta ezinezkoagoa izango zaio. Beraz, ikasle
guztiengan espektatiba onak izatea oso garrantzitsua da niretzat. Azkenik, irakasle
batek dituen aurreiritziek espektatiba okerrak sor ditzake eta honek
ikasleengan eragin zuzena dauka. Adibide garbiena hau izan daiteke: Ikasle bat
matematiketan ona bada baina irakasleak dituen aurreiritziengatik ez dio inoiz
kasurik egiten, agian ikasle horrek ezin du daukan edo dakien guztia eman. Ondorioz,
nire ustez garrantzitsua da pertsona bat ezagutu aurretik ditugun iritzi horiek
baztertzea eta ondo ezagutu dugunean, horren arabera jokatzea.
Honekin guztiarekin ondoriozta dezakegu, pertsona
bat bera den bezala tratatzen badugu berdin jarraituko duela, baina bera izan
daitekeena bezala tratatzen badugu agian bere helburuak lortzea gertuago izango
du. Hau da, irakasleak ikasle guztiengan era berdinean espektatiba onak izan
behar ditu, inor ez baztertua sentitzeko eta ikasleek lortu nahi dutena
lortzeko.
2013(e)ko urriaren 4(a), ostirala
ROBERT ROSENTHAL-EN ESPERIMENTUA, PIGMALION EFEKTUA.
R. Rosenthalek 1964an esperimentu bat jarri zuen abian (hemen). Normaltzat har daitekeen ikasle multzoa bi gelatan banatu zuen, eta irakasleetako bati bere haurrak oi baino adimentsu eta azkarragoak zirela esan zitzaion. Beraz, gela bakoitzeko irakasleak beraien ikasleekiko espektatiba faltsuak sortu zituzten. Espektatiba hobeak ematen zituzten ikasleak inplikazio eta afektibitate gehiagorekin tratatu zituen irakasleak, baina besteen kasuan ez zen horrela izan. Ikerketak ondorioztatu zuen, hainbat urteren buruan, ikasle “onek” emaitza hobeak erdietsi zituztela (hasieran konpetentzia maila berdina izan arren), eta beraz, espektatiba onek eragindako interakzio positiboak emaitzetan hobekuntza dakarrela.
Zalantzarik gabe, esperimentu honek hezkuntza-sistemarekin erlazio hertsia du. Ikastetxeetan ikasle eta irakasleen aurrez-aurreko hartu-emana etengabea da, eta, kontuan hartu behar da ikerketan alde positiboa nabarmentzen bada ere, txanponaren beste aldea ere baduela. Izan ere, zenbait arazo sor daitezke.
Lehenik eta behin hezkuntza selektiboa egiten du, azkarrei garapenerako aukera emanez eta zailtasunak dituztenak horretaz pribatuz (azken finean diruarekin gertatzen dena). Ondorioz, txikitan jakintzak barneratzea kostatzen zaienak jokoz kanpo geratzen dira, gerora besteen pare jartzeko gai badira ere. Ez da batere juxtua laguntza gutxien behar dutenei gehien behar dutenei baino arreta gehiago eskaintzea. Hori horrela izanik, zailtasunak dituzten umeen garapen eskolarra oztopatzen da eta umeen artean bereizketa eta diskriminazio kasuak sor daitezke. Beraz, ni irakasle naizenean ikerketan irakasleek hartzen duten aurkako jokaera izango dut, laguntza behar dutenekin berdin-berdin inplikatuz. Honekin esan nahi dut irakasleak haurren aniztasun eta ezberdintasunak kontuan hartuta, beharrezkoa dela ikasle bakoitzera egokitzea, baina guztiekin inplikazio berdina izan behar du. Inor denean onena ez dela kontuan izanik, eduki ezberdinetako ariketa/jarduerak plantea daitezke, eta horietan ondo eta gaizki moldatzen direnak nahastuz taldetxoak egin. Adibidez, matematika-gunean taldetxoa ariketak egiten egon ondoren musika gunera joango litzateke… Eduki asko lantzeaz gain ikasleak elkar aberasten dira (elkar lan egiten, bestearengandik ikasiz...).
Gainera, kontuan hartu behar da “Pigmalion efektua” positiboa zein negatiboa izan daitekeela, hau da, umeari behar bezalako atentzioa eskaintzen ez bazaio, duen gaitasuna baino gutxiago ematea dauka, motibazioa galdu dezake, eta auto-estima kaltetzea dauka. Klaseetan jarduera dinamiko eta dibertigarriak burutzea soluzioa izan daiteke. Adibidez, haurrek euren bertuteak ikaskideei erakustea. Esaterako, gitarra jotzen dakienak kanta bat jo dezala; ondo marrazten duenak marrazki bat egin dezala gelako kortxoan jartzeko… Era berean motibazio falta duen irakaslearentzat ere soluzioa da, jarduera berritzaileekin lana arinago egiten zaio eta.
Beste bat irakasleak umearen onena atera nahian behar baino gehiago exijitzea da. Umeak gaitasunak baditu, gelan bertan posible du eduki konplexuagoak lantzea, baina umea ito gabe. Bestela umea nazkatzeko aukera dago. Era berean, zailtasunak dituen umearen aurrean irakasleak etsi dezake. Kasu honetan, ariketa errazagoak jarriko nizkioke, garapenean ez ataskatzeko eta pixkanaka bada ere, aurrera jarraitzeko.
Laburbilduz, irakasleak aurreiritzi zein kalifikazioetan oinarrituta ikasleekiko inplikazio ezberdina izateak ez du laguntzen. Ikus daitekeenez, horrek sortzen dituen arazoak ugari dira eta. Irakasleak kasu bakoitzera egokitu behar du, denei garrantzia berdina emanez. Azken finean, hori da umeek barruan duten guztia ateratzeko modurik onena.
Etiketak:
Alex Altuna,
auto-estima,
diskriminazio kasuak,
hezkuntza selektiboa,
hezkuntza-sistema,
interakzio positiboa,
motibazioa,
Pigmalion efektua,
Rosenthal,
sagarrondo95
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)